When Harry Met Sally...
(
euskaraz
Harryk Sally Topatu Zuenean...
)
1989ko
Rob Reiner
estatubatuar
zinema zuzendariaren
amodiozko
komedia
bat da. Bertan,
Billy Crystal
,
Meg Ryan
,
Carrie Fisher
,
Bruno Kirby
,
Steven Ford
,
Lisa Jane Persky
eta
Harley Jane Kozak
aktoreek antzeztu zuten.
1989ko
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren
izendapena jaso zuen.
Film honetako eszenarik ahaztezin eta ospetsuena, Sally eta Harry
Manhattango
Katz's Delicatessen
kafetegiko mahai batean elkarrekin gosaltzen dauden bitartean, Sallyk
sexu orgasmo
bat duelako antzezpena burutzen duenekoa da, bertako bezero eta zerbitzari guztiak nahiz Harry bera ahozabalik utziz. Eszenaren amaieran zerbitzari batek alboko mahaiko adindun emakume bati gosaltzen zein plater nahi duen galdetzean, honek Sallyren ustezko orgasmoa ikusi berritan hark ere Sallyk hartu berri duen platera nahi duela erantzuten dio, berak ere halako orgasmo zoragarria izateko itxaropenez.
Harry Burns (
Billy Crystal
) eta Sally Albright (
Meg Ryan
)
Chicagoko Unibertsitateko
bi ikasle gazte dira.
Egun batez bien arteko adiskideen bitartez elkar ezagutu, eta Sallyk Harry autoan
New York
hirira eramango du. Auto bidaia luzean zehar bi
sexu
ezberdinen arteko pertsonen adiskidetasunaz mintzatzen dira, biek ere zeharo iritzi ezberdinetakoak dituztela agerian geldituz: Harryren ustez gizon baten eta harentzat erakargarria den emakume baten arteko sexurik gabeko adiskidetasun soila ezinezkoa omen da, gizonezkoak buruan beti harekin oheratzeko desioa izango baitu; Sallyk aldiz alderantzizkoa iritzi du, alegia, sexurik izan gabe eta nahiz eta elkarren artean erakarpena egon, gizona eta emakumea adiskide izan daitezkela. Une batean Harryk Sallyrekin neskatan egiten ere saiatuko da, baina Sallyk ezezkoa emango dio. Honela, bidaia ezertan amaitu, elkarren artean agurtu eta bakoitza bere bidetik aldenduko da, batak bestearengandik ezer berezirik sentitu gabe.
Dena den, bien bizitzak aurrera egin eta urteak igaro ondoren, eta jada helduak etan langileak direla biak berriz ere topatu: oraingoan Harry bere emaztearengandik banandua dago eta Sallyk senargaia du baina biek harremana moztu egindo dute. Hortaz, Saly eta Harry berriz ere ezkongabeak izatean haien arteko adiskidetasuna mantendu, elkarren artean hobeto, bizitzaz eta gizon-emakumeen arteko harremanetaz saolastu eta sakonago ezagutzeko aukera izango dute.