Wikipedia, Entziklopedia askea
What's Eating Gilbert Grape
(
euskaraz
:
≪Nor Maite Du Gilbert Grapek?≫
)
1993ko
Lasse Hallstrom
suediar
zinema zuzendariaren
drama
filma
bat da. Filma
Peter Hedges
idazlearen izenburu berdineko
What's Eating Gilbert Grape
eleberrian oinarritua dago eta, orobat, zinemarako gidoiaren egokitzapena ere berak idatzi zuen.
Film honek
Johnny Depp
aktorea ospetsu bilakatu zuen, aldi berean
Juliette Lewis
eta
Leonardo DiCaprio
aktoreak ikuslegoarentzat aurpegi ezagun bilakatuaraziz.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEBtako
Iowa
estatuko Endora udalerri lasaian behin ere ez da ezer gertatzen. Bertan Grape familia bitxia bizi da. Familiaburua eta anai zaharrena Gilbert gaztea da (
Johnny Depp
), bere bizitza monotonoa lantegi txiki bateko lana, ezkondutako maitalea eta bere familia ekonomikoki aurrera ateratzeko arduran banatua dago. Bere amak Bonnie-k (
Darlene Cates
) senarrak bere buruaz beste egin ostean gizentasun morbidoa du, Arnie (
Leonardo DiCaprio
) anai gazteak atzerapen mentala du, eta bi arreba ere baditu (
Mary Steenburgen
eta
Mary Kate Schellhardt
). Gilbertek bere buruari eskeintzeko denbora gutxi du, denbora gehiena Arnie anaia zaintzen igarotzen baitu. Halere, egun batez bere bizitzan Becky azalduko da
Juliette Lewis
eta harekin batera laino arteko eguzki printza bat eta maitasuna.