Wikipedia, Entziklopedia askea
Watford Football Club
Ingalaterrako
futbol
taldea da,
Watford
hirian du egoitza eta bere zelaia
Vicarage Road
da.
Henry Groverandek 1881ean
Watford Rovers
taldea sortu zuen. Behe mailatan aritu zen harik eta 1982an lehen mailara igotzea lortu zuen arte. Lehenengo denboraldian gainera bigarren postuan sailkatu zen
Liverpoolen
atzetik eta hurrengo urtean Kopako finalera iritsi zen, baina
Evertonek
2-0 emaitzaz gainditu zuen. 1989an maila galdu zuen.
XXI. mendean bi aldiz jokatu du Premier Leaguean baina aldi bakoitzean urte bete baino ez du egin goren mailan. 2014-15 denboraldian The Championship (2. mailan) bigarren postuan bukatu eta berriz igo da. 2015-16 denboraldian 13. postuan gelditu eta arazo handirik gabe mantentzea lortu zuen. 2018-19 denboraldian Ingalaterrako Kopako finalera iritsi da baina
Manchester City-k
6-0 emaitzaz garaitu zuen. 2020an maila galdu zuen.