Uadi Qelt
(
arabieraz
:
???? ??????
) batzuetan
Quilt
esaten zaio, eta hebreeraz
Nahal Prat
(
hebreeraz
:
??? ???
) aurretik
Nahal Faran
,
Palestinako
Zisjordania eskualdean
dagoen
uadia
(harana) da, bai eta ura sortu duen
uharra
ere.
Jerusalem
inguruan sortzen da eta ekialderantz jotzen du.
Jeriko
hiritik gertu
Jordan
ibaira iristen da.
Ondasun nabarmen ugari ditu, izan naturalak, biblikoak edota arkeologikoak. Ongi zaindutako ingurunea da eta hegaztien dibertsitatea bereziki aipagarria da.
Jerusalem inguruan dauden hiru iturburutan sortzen da, Hizma, Neve Yaakov eta Almon dira iturburuen izenak. Ekialdera jotzen du ibaiak eta
Judeako mendietako
kareharrietan ebakia egiten du.
Jeriko
hiritik gertu
Jordan
ibaian isurtzen ditu urak, hau
Itsaso Hilera
iritsi baino zertxobait lehenago. Hebrearrek
Nahal Prat
esaten diote ibai guztiari, arabiarrek ordea hiru zatitan bereziten dute;
Uadi Fara
goiko zatia,
Uadi Fawar
erdikoa eta
Uadi Qelt
beheko zatia
[1]
.
Uadi Qelten flora eta fauna dibertsitate handia aurkitzen da. Bereziki garrantzitsua da hegaztien aniztasuna, horregatik
BirdLife International
erakundeak
Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsu
(IBA) izendatu zuen.
Hontz handia
,
sai arrea
,
Bonelli arranoa
eta
Naumann belatza
dira Uadi Quelten dauden hegazti harrapari ezagun batzuk.
Isralego estatuak
En Prat Natura Parkearen
barnean hartzen du uadi hau.
[2]
Uadi Quelt gainean dagoen ordkoi harrritsu batean Brontze Aroko harrizko egiturak aurkitu dira. Qubur Bani Isra'il izena du tokiak
[3]
.
Hiru iturburutatik Jerikora ura eramaten duten hainbat akueduktu mantentzen dira, haietatik zaharrema K.a. II. mendekoa da,
Asmondar leinua
agintean zegoen garaikoa
[4]
.
Asmondarren eta beranduago
Herodes I.a Handiaren
neguko jauregiak haranaren amaieran egon ziren, Jerikoko lautadan
[5]
. Asmondarren neguko jauregiaren barnean
Ehud Netzer
arkeologoak munduko
sinagoga
zaharrenetakoa izan daitekeen egitura aurkitu zuen eta Uadi Qelt sinagoga izena eman zaio, baina benetan sinagoga izan ote zen ez dago argi
[6]
.
Lehen Judu-Erromatar Gerran
haran honetako leizeetan ezkutatu zen
Simon bar Giora
judu matxinatuen liderra. Garai hartan Pharan erreka izena zuen.
Antzinako monastegi eta kristau eremu ugaru aurkitzen dira Uadi Qelten
[1]
. Tradizioak dioenaren arabera Judeako basamortuan eratu zen lehenengo monastegia Pharan lavra izan zen. Kariton Konfesoreak sortu zuen III. mendearen amaieran haranaren gainaldean.
480. urtean Joan Tebasekoak
San Jurgiren monasterioa
sortu zuen eta VI. mendean erdigune izpiritual garrantzitsua bihurtu zen. Inguruko labarretan dauden leizeetan erromes ugari bizi ziren eta monastegian biltzen ziren asteroko meza entzutera eta komunitatean otorduak egitera.
Khan Saliba
bizantziar
monastegiaren hondarrak ere aurkitu ziren eta arkeologoek bizantziar garaiko mosaiko ederrak aurkitu dituzte. V. mendean San Adan monastegia ere eraiki zen.
1948an Israelgo estatua sortzeak ekarri zuen gerran Israelek pentsatu zuen arabiar legioen aurka egiteko Uadi Qelteko urak
tifus
eta
difteria
birusekin kutsatzea, Jeriko urez hornitzen zuen ibai nagusia baitzen. Ebidentziak aurkitu dira 1948ko uztailean plana aurrera eraman zutela iradokitzen dutenak
[7]
.
1967an Israelek haran hau okupatu zuen. 1968ko abenduaren 20an Jordan ibaia zeharkatu zuten arabiar militante batzuk jazartzen ari zela Zvi (Tzvika) Ofer teniente-koronela eta
Nabluseko
gobernadore militar ohia hil zuten
[8]
.
Arroil estu baten barrenean
San Jurgiren monasterioa
aurkitzen da, Uadi Qelteko ondasun nabarmenena da
[9]
. Handik hurbil Santa Anaren leizea aurkitzen da, duela hamarkada gutxi arte erromesen bizileku izan zena.
Israelek Uadi Qelt haraneko gainaldea babesteko
Ein Prat Natura Erreserba
izendatu zuen. Palestinar eta israeldar mendizale askok harana Hizma iturburutik Jerikoraino zeharkatzen duen ibilbidea egiten dute, 25 kilometro ditu ibilbideak eta 850 mtro jaisten dira. Palestinarrak Nablusetik, Ramallahtik eta Jerusalemdik etor daitezke ibilbidea egitera checkpointik pasa beharrik izan gabe.
Beduinoen artaldeak ikusten dira Uadi Qelt haranean. Beduino batzuek San Jurgi monastegiaren inguruan aurkitzen dute bizibidea, edariak eta souvenirrak salduz edota asto ibilerak eskainiz
[10]
[11]
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
????, ??. (2011-10-11).
≪En Prat Nature Reserve≫
All About Jerusalem
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Wadi Prat Nature Reserve ? En Prat.
Israel Nature and Parks Authority
.
- ↑
(Ingelesez)
Strickert, Frederick M.. (2007).
Rachel Weeping: Jews, Christians, and Muslims at the Fortress Tomb.
Liturgical Press
ISBN
978-0-8146-5987-8
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Magazine, +972. (2015-04-03).
≪In the occupied West Bank, even hiking is political≫
+972 Magazine
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
≪Jericho - The Winter Palace of King Herod≫
www.jewishvirtuallibrary.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
≪Israel's Oldest Synagogue - Archaeology Magazine Archive≫
archive.archaeology.org
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Morris, Benny; Kedar, Benjamin Z.. (2023-09-03).
≪‘ Cast thy bread ’: Israeli biological warfare during the 1948 War≫
Middle Eastern Studies
59 (5): 752?776.
doi
:
10.1080/00263206.2022.2122448
.
ISSN
0026-3206
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
Teveth, Shabtai. (1969-1970).
The Cursed Blessing. The story of Israel's occupation of the West Bank.
Weidenfeld & Nicolson
ISBN
297 00150 7
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Pringle, Denys. (1993).
The Churches of the Crusader Kingdom of Jerusalem: A Corpus: Volume 1, A-K (excluding Acre and Jerusalem).
Cambridge University Press
ISBN
978-0-521-39036-1
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Wadi Qelt (Ein Prat) - The Complete Guide (With Maps).
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
(Ingelesez)
Jericho: Donkey Trail across Wadi Qelt ? Hantourism.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.