Wikipedia, Entziklopedia askea
Volvo
, jatorri suediarreko industria-taldea. Herrialde hartako
auto
-fabrikatzaile nagusia da, munduko
kamioi
-fabrikatzaile handienetako bat, eta
hegazkin
-motorren fabrikatzailea.
Konpainiaren historia 1927an hasi zen,
Suediako
SKF errodamendu-enpresako bi langilek auto bat sortu zutenean, enpresaren laguntzarekin. Volvo jarri zioten izena (latinez,
iraka nabil
esan nahi du). Aurrerago, Suediako auto-eskaria txikia zenez, erabaki zuten autoak fabrikatzeko instalazioak kamioiak muntatzeko erabiltzea.
1928an Volvok bere lehen fabrika zabaldu zuen
Finlandian
. 1937an itxura berriko auto bat aurkeztu zuen, PV52, eta, geroago, PV44, auto amerikarren tankerakoa. 1950eko hamarraldiaren bukaeran, beste auto bat sortu zuten, Amazon deitua. Hamarraldi haren bukaeran, hiru lotunez finkaturiko
segurtasun-gerrikoa
erabiltzen hasi zen auto guztietan; hala, autoetako segurtasun-neurriei buruzko lanak egiten hasi zen. Harrezkero, segurtasun handiko autoak direlako ospea irabazi zuen. Azken urteetan sortutako auto-modelo batzuk Volvo C30, Volvo S60, Volvo V60 dira.