한국   대만   중국   일본 
Virginia Yague - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Virginia Yague

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Yague

Bizitza
Jaiotza Madril 1973ko urtarrilaren 8a  (51 urte)
Herrialdea   Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta gidoilaria

IMDB: nm1644621 Twitter: virginiayr Edit the value on Wikidata
Virginia Yague eta Leticia Dolera Mujeres Progresistas sarietan, 2017
Virginia Yague eta Josefina Molina , 2018
Marisa Soleto eta Virginia Yague , Irrati-telebista publikoetako Berdintasunari buruzko jardunaldia, Diputatuen Kongresua 2018 - Ugt RTVE

Virginia Yague Romo ( Madril , 1973ko urtarrilaren 8a ) madrildar gidoilari, ekoizle eta idazlea da. eleberriak idazteaz gain, hainbat arlotan lan egiten du: telebista, zinema... Amar en tiempos revueltos edo La Senora bezalako esparru historikoko eta audientzia handiko telesailen gidoian parte hartu du. 2014tik 2018ko ekainera bitartean, CIMA, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteko [1] presideneta eta DAMAko (Ikus-entzunezko Baliabideen Egile Eskubideen Kudeaketa) presidenteordea izan zen. [2] 2018ko ekainean Cristina Andreu Cuevasek ordezkatu zuen eta bigarren lehendakariordea da CIMAn. [3]

Ibilbidea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean ikasi zuen eta Madrilgo Erkidegoko Zinema Eskolan diplomatu zen (ECAM). [4]

Telesailen gidoilaria da, sarritan esparru historiko batean: La senora , 14 de abril. La Republica , Errepublika , Amar en Tiempos Revueltos , Arrayan edo El Super [4] . Sarritan, telesailetako protagonistak emakume ausartak dira, beren garaian gailentzen dakiten ausardia duten emakumeak. [5]

Zinemari dagokionez, Para que no olvides ( 2005 ) filmetan egindako lana nabarmentzen da. Film horretan, gidoilari jardun zuen Patricia Ferreirarekin , Los ninos salvajes (Malagako 2012ko Zinemaldiko Urrezko Biznaga) filmean ere biek jardun zuten. Taldeko filmetan ere parte hartu du, hala nola En el mundo a cada rato, Ellas son Africa eta Colektibo de Mujeres Cineastas Contra la Reformas de la Ley del Aborto delako Yo decido dokumentalean. 2014ko otsailaren 1ean Madrilen abortoaren legea aldatzearen aurka egin zen manifestazioari buruzko El tren de la libertad / Askatasunaren trena . [6] [2]

2009an, El Marques eleberria argitaratu zuen, Castro markesaren aurrekari biografikoak kontatzen dituena. TVEko serieko pertsonaia ezagunenetako bat da La Senora , eta Yaguek gidoia sortzen parte hartu zuen. [7]

2012an, CIMA Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteko lehendakariordea izan zen. 2014. urtean, erakunde horren buru zen Isabel de Ocampo ordezkatu zuen.

2014. urtean La ultima princesa del Pacifico eleberria argitaratu zuen. Nobelan Filipinar kolonia zaharrean 1898ko iraultza historikoa eta kolonien galera protagonistaren "barne-iraultzarekin" batera doaz. [8]

Produktore exekutiboa da Shine Iberia produkzio-etxeko Fikzio Sailean, eta gidoi eskolak eta mintegiak ematen dituen eskola eta unibertsitateetako irakaskuntzarekin bateratzen du. [4]

Filmak, telefilmak eta dokumentalak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 2003 Acosada gidoia
  • 2004 El secreto mejor guardado, Patricia Ferreirarekin batera gidoilari
  • 2004 Cuadrilatero , Jose Carlosekin batera gidoilari
  • 2004 En el mundo a cada rato . (El secreto mejor guardado)
  • 2005 Para que no me olvides , Patricia Ferreirarekin batera gidoilari
  • 2008 La senora. La mujer en los anos 20 . Dokumentala
  • 2012 Los ninos salvajes , Patricia Ferreirarekin batera gidoilari
  • 2013 Writing Heads: Hablan los guionistas. Dokumentala
  • 2014 Yo decido. El Tren de la libertad . Documental kolektiboa.
  • 2014 Prim, el asesinato de la calle del Turco , Nacho Faernarekin batera gidoilari

Telebistako serieak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Liburuak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sariak, aintzatespenak eta goraipamenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 2022 DAMAko lehendakaria (ikus-entzunezko edukietan espezializatutako kudeaketa-erakundea) [9]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]