- Artikulu hau Afrikako laku handiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Victoria (argipena)
≫.
Victoria
[1]
(luo hizkuntzetan:
Nam Lolwe
;
kinyaruandaz
eta
bantueraz
:
Nyanza
;
Nalubaale
Ugandan
)
Ekialdeko Afrikako
aintzira
da,
Uganda
,
Tanzania
eta
Kenya
artean kokatua. 69.482 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.133 metroko garaieran dago. Luzera handiena 337 kilometrokoa da eta zabalera 240 kilometrokoa. Hedaduraren aldetik,
Afrikako
ur gezako
aintziretan handiena da, eta mundukoetan bigarrena (
Superiorren
ondoren).
Izena
John Hanning Speke
britaniar esploratzaileak ipini zion
Viktoria Erresuma Batukoaren
omenez. 1858an
Royal Geographical Societyk
ordaindutako espedizioan, John Hanning eta
Richard Francis Burton
Nilo
ibaiaren sorburua topatu eta ikertu zuten lehenengo europearrak bihurtu ziren.
Victoria Ekialdeko Afrika laku-sistemaren barnean kokatzen da,
Nyassa
,
Tanganyika
,
Turkana
eta beste batzuekin. Aintzira hauek gizakiaren seaska izan den
faila
-sistemaren adarretan kokatzen dira.
Itsaso Gorritik
Malawiraino
luzatzen da sistema hori eta bere bihotzean, bi adar nagusien artean, datza Victoria. Aintzira
ekuatorearen
gainean zabaldutako urezko laukizuzena da. 69.484 kilometro koadro estaltzen ditu eta ez da oso sakona, 80 metro doi-doi tokirik sakonenean. Iparraldetik hegoaldera 337 kilometroko distantzia dago punturik urrunenen artean eta ekialdetik mendebaldera 240 kilometro. Esan bezala, faila-sistemaren ekialdeko eta mendebaldeko adarren arteko lautada handiaren erdiko sakongunean dago 1.134 metroko altitudean. Uhartedi eta uharte ugari ditu; handiena Ukereue da.
[2]
Aintzira bera ezezik, ertza ere ikusgarria da; bariatua eta txundigarria. Hegoaldean 90 metroko amildegi ikaragarriak daude, Iparraldeko kosta, aitzitik, laua eta biluzia da. Ekialdeko ertzak zerra dirudi, hortzez josia baitago, eta mendebaldekoak, aldiz, aparteko berezitasunik ez du,
papiroz
estalitako
Kagera
ibaiaren delta izan ezik.
[2]
Lakuaren historia geologikoa kostaldeko sedimentuetan idatzirik dago. Bertan irakur daitekeenez, gora-behera asko izan ditu. Iraupena ere kili-kolo izan du, duela 13.500 urte inguru guztiz lehortu zenean. Alabaina, ur-mailaren oraingo aldaketak oso txikiak dira, 30 bat zentimetro goiti-beheiti euri-errejimenaren menpe beti ere. XX. mendean ur-maila 3 metro jaitsi da gehienez,
1960ko hamarkadaren
hasierako lehorte handiaren ondoren hain justu.
[2]
Ur-masa handi horrek eragina du inguruko eskualdeetako kliman. Ipar eta mendebaldean nabaritzen da, non 45-75 kilometroko zabalerako lurraldean tenperatura 16° eta 27 °C bitartean egoten baita, eta euria urtean zehar uniformeki egiten baitu. Ondorioz, euri-oihan tropikalak estaltzen ditu eskualde horiek.
[2]
Ugaztun ugari bizi da eskualdean, eta horietako batzuk estuki loturik daude aintzirari, hala nola,
hipopotamoa
,
Aonyx capensis
,
Hydrictis maculicollis
,
Atilax paludinosus
,
Tragelaphus spekii
,
Redunca redunca
,
Kobus ellipsiprymnus
,
Thryonomys
generoko
karraskariak
eta
Potamogale velox
.
[3]
Victoria aintziran eta inguruko hezeguneetan
nilotar krokodiloen
populazio handia dago.
Pelomedusa subrufa
,
Pelusios rhodesianus
eta
Pelusios williamsi
dortokak
ere bizi dira.
[4]
Haplokrominoak dira Victoriako arrain aipagarrienak: 1970eko hamarkadan 500 espezie endemiko baino gehiago zeuden
[6]
. Izan ere, aintziraren hondoko harri bat haplokromino espezie askoren habia izan daiteke. Arrain txiki hauek kolore askotakoak, pikartak, dira. Espezie batek hortz luzeak eta masail estua izan dezake, harriaren zirrikituetan dabiltzan
krustazeo
txikiak jateko aproposak. Beste batek, aho zabala eta hortz txikiak ditu, eta harriari itsatsitako algak alatuz dihardu. Beste haplokrominoek aintziraren
biotopo
jakin bat ustiatzeko moduko hortzak eta ahoak garatu dituzte, ur azaletan edo ur sakonetan. Lakuaren baitan ehundaka haplokromino espezie eboluzionatu dira eta bakoitzak
txoko ekologiko
berezia bete du.
Darwinismoaren
lilura eta froga adierazgarria. Nola izan da hori posible?
[2]
Espezie horiek oso denbora-epe laburrean eboluzionatu dute eta berezko ezaugarriak garatu dituzte.
Galapago uharteetako
txontekin
konpara daitezke, fenomenoa makina bat aldiz biderkatuta ordea. Itxuraz, haplokrominook aintzira duela 13.000 urte lehortu zenetik hona eboluzionatu dira. Biologoen arabera, aintzira lehortzean haplokrominoak putzutan harrapatuta gelditu ziren eta bakoitzak bere ezaugarri bereziak garatu zituen. Urak lurra berriz estali zuenean, arrainak ez ziren jada elkarren artean umeak egiteko gai, eta espezie banandu gisa jarraitu zuten. Arrain hauek azkar eboluzionatzeko duten ahalmenaren adibidea Nabugabo da. Laku hau duela 3.500 urte sortu zen,
hondar barra
batek Victoria aintzirako uren zati bat banandu zuenean. Harrezkero, beste bost haplokromino-espezie eboluzionatu dira.
[2]
Haplokrominoek
arraba
gutxi erruten dituzte. Guztia arrak habia egiten duenean hasten da. Horren inguruan korteiatze landuari ekiten dio emearen arreta erakartzeko. Emeak banan-banan erruten ditu arrabak eta ostean, ahoan sartu. Gero, arraren alde genitala igurtzen du arrak uretan
esperma
isuri dezan. Emeak esperma irensten du, eta arrabak ernaltzen dira. Emeak ahoan eramango ditu arrabak kumeak sortzen diren arte; ondoren ere, ahoa gazteen gordeleku izango da beren kasa bizitzeko gai diren arte.
[2]
Handitasunak ez du Victoria egungo gizartearen arriskuetatik libratzen. Zoritxarrez, tamainak ez ditu berez sendotasuna eta iraunkortasuna segurtatzen. Aintzirak hiru erronkari egin behar die aurre: kutsadura,
ur-hiazintoa
ugaltzea eta arrain-stockak urritzea. Ekosistemen hondatzeaz zertxobait dakien ororetzat ez dira hiru arazook berriak edo ezezagunak, Lurrean nonahi jazotakoak baizik.
[2]
Arriskuok natura hondatzea ekarriko dutela jakinik ere, sinplismoa litzateke aintziraren egoera ekologiaren edo naturaren kontserbazionismoaren ikuspegitik bakarrik aztertzea. Arriskuok, izan ere, ekonomia eta gizarte osoa jarriko dute kinka larrian. Gaur egun 30 milioi lagunen bizia Victoriak eskaintzen dizkien baliabideen mende dago, eta aintzira ertzeko estatuen ekonomiak haren uretan du oinarrietako bat. Adibidez, aintziran egindako arrantza da egun
Ugandaren
esportazio-produktu nagusia.
[2]
Victoriaren ertzeko estatuetako industria garapenari lotuta dago kutsadura. Horrexegatik, industrializazio-maila handiagoa duten
Kenya
eta
Tanzaniaren
laku-ertzean ageri dira arazo eta iturri nabarmenenak. Kutsadura mailan, industriaz aparte, nekazaritzak eta hiri-isuriek ere pisu handia dute. Horrela,
kafe
,
te
,
azukre-kanabera
sailetan eta
arto
-landetan erabilitako
ongarri
eta
intsektizidak
dira nekazaritza-kutsaduraren eragile nagusiak.
[2]
Kenyako
Kisumu
eta Tanzaniako
Mwanza
hirien inguruek daukate
ur zikinen
markarik handiena. XX. mende amaieran egindako ikerketa batek aditzera eman zuenez, eguneko bi milioi litro industri eta hiri-hondakin isurtzen ziren aintziraren Tanzaniako zatian araztu gabe. Horri guztiari, hirietako ur zikinek eragindako arazo fitosanitarioak erantsi behar zaizkio. Victoriaren ertzean bizi direnen arteko askok, eta bertan nabigatzen duten ontzietako eskifaikideek eta bidaiariek, aintzirako ura zuzen-zuzenean edaten dute, inolako tratamendu arazlerik gabe. Ondorioz, uretan garatzen diren eritasunak, hala nola,
tifusa
,
kolera
,
difteria
eta
beheitikoa
ugaritzeko bidea ipintzen da.
[2]
Bestalde, Niloren iturri nagusia izaki, Victoriaren kutsadura arazoak ez ditu aintzira-ertzak mugatzen eta, ibai mitikoaren bidez,
Mediterraneoraino
iritsiko da, eta beste herrialde batzuk ere zikinduko ditu bidean. Horretan, beraz, nazioarteko elkarlana eta koordinazioa nahitaezkoak dira. Hala ere, aintzira-ertzeko estatuen borondatea zein neurritakoa den ez dago oso garbi. Kenyak kutsaduraren kontrako lege gogorrak dauzka, baina gutxitan aplikatzen dira. Aplikatu izan direnean, gainera, isun arinak izan ohi dira zigorrak. Alferrik daude beraz.
[2]
Ur-hiazintoa (
Eichhornia crassipes
)
1989
aldean agertu zen lakuan
Kagera
ibaiaren bidez
Ruandatik
etorria. Landare flotatzaile horrek
Hego Amerikan
du jatorria eta, etsai naturalen ezean, geruza berde, sendo eta trinkoa osatzen ari da uraren gainean. Era horretan, arrainak eta beste bizidunak oxigenorik gabe hiltzera kondenatzen ditu. Izugarri azkar ugaltzen da, eta nekazaritzako eta hirietako ur zikinek ekarritako mantenugaiak oso ongi profitatzen ditu bere burua elikatzeko. Horrezaz gainera,
malaria
transmititzen duten
moskitoak
eta
eskistosomiasia
sortzen duten
marraskiloak
ugaltzeko ingurune egokia sortu du. Ur-hiazintoek eratutako geruzak nabigazioa zailtzen du, eta nekazaritza ere ez da arriskutik libratzen, landareak ureztatze-sistemen ubideak eta hodiak blokeatzen dituelako.
[2]
1992?1998, were greatly reduced by 2001
Ur-hiazintoaren kontrako borroka ez da erraza. Kontrolaezina da hein handi batean. Bi bide saiatzen ari dira: landarea mekanikoki biltzea, batetik, eta haren etsai naturalak erabiltzea, bestetik. Batez ere,
Neochetina eichhorniae
eta
Neochetina bruchi
gurgurio
landarejaleekin egin dira saioak.
[2]
[7]
Ur-hiazintoa oso azkar hedatu zen 1992?1998 bitartean, eta 20.000 hektareako eremua zuen hartua azken urte horretan. Estalitako azalera asko murriztu zen
2001erako
, baina urte batzuetan berriz zabaltzen da.
[8]
1950eko hamarkadaren
hasieratik, arrain aloktono batzuk sartuak izan ziren Victorian, hala nola,
Coptodon rendalli
,
Coptodon zillii
,
Oreochromis niloticus
eta
Oreochromis leucostictus
. Sartutako arrain horiek aldaketa nabarmenak eragin zituzten aintzirako ekosisteman, haplokromino espezie batzuk galtzeko bidean jartzea barne. Hala ere,
Niloko perkaren
sarrera izan zen guztietan kaltegarriena.
[9]
Niloko perka 200 kilogramo pisa ditzakeen
harraparia
da. Aintzirara iritsitakoan, haplokrominoak bilakatu ziren haren harrapakin. Haplokrominoak ez zeuden perkarekin bizitzen ohituak eta, defentsa-mekanismorik ezean, perkaren gosearen asegarri erraz bihurtu ziren. Beraz, perka itxuragabe ugaldu zen. Adibidez,
Kenyako
uretan arrantza egindako arrainaren %0,5 zen perka
1977an
, eta %68 izatera iritsi zen
1983an
.
[2]
Horren ondorioz, haplokromino espezie endemikoen %40 desagertu zen.
Biodibertsitatea gutxitzeaz gain, bertako jendearen bizimodua ere aldatu zuen Niloko perkaren hazkundeak. Izan ere, haplokrominoak ziren, neurri handi batean, aintzira bazterreko biztanleen bizibidea: arraina harrapatu, jan eta soberakinak lehortu eta barnealdean saldu. Animalia-proteina urria zen toki horretan, ziklido txikiak merkeak eta prestatzen errazak ziren eta jendearen eskueran zeuden. Arrainak harrapatzeko sareak eta harrapakinak lehortzeko eguzkia baino ez ziren behar. Arrainak merkaturatzea erraza zen, paketatze-sistema edo garraio-sare sofistikaturik ez baitzen behar. Izan ere, lehortutako arrainak zenbait astez irauten du egoera onean. Perka harrapatzeko arrantza teknikak ere aldatu behar izan zituzten arrantzaleek; sare sendoagoak, sare-begi handiagokoak eta garestiagoak beharrezkoak ziren.
[2]
Eskualdeko arrantza ekoizpena ikaragarri handitu zen; urteko 100.000 tona arrain atzematen ziren 1980ko hamarkadaren hasieran, eta 1.000.000 tona
2010eko hamarkadaren
hasieran, Niloko perka batez ere. Produkzioaren gehiena esportatu egiten da.
[6]
Haplokrominoen populazioa izugarri urritu zenez, perken dieta aldatu zen. Beren arteko kanibalismoa hasi zen eta, gainera, harrapakin berri bilakatu zen
Caridina nilotica
ur gezako
izkira
.
[2]
1990eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, perka populazioa urritu zen, eta haplokromino espezie batzuk suspertu ziren.
[6]
Victoriara iritsi zen lehenbiziko europarra
John Hanning Speke
britainiar
esploratzailea izan zen,
1858an
,
Nilo
ibaiaren iturburuaren bila zebilela. Uztailaren 30a zen, muino baten gailurretik, ur-masa handi hura ikusi zuenean. Arabiar merkatariek, esklabo-trafikatzaileek zehazki,
Ukereue
esaten zioten. Garai hartan, ordea,
Viktoria
erreginaren inperioa nagusi zen munduan, eta Spekek, bere erreginaren ohorez,
Victoria Nyanza
izena eman zion. Ingalaterrara itzulirik, Niloren iturburua aurkitu zuela aldarrikatu zuen. Arrazoia zeukan Spekek. Hala ere,
Richard Burtonek
, haren aurkariak, ez zion sinetsi, aintzirak urak nondik isurtzen zituen ezin izan baitzion Spekek argitu.
[2]
1862an
, Speke, James Grant esploratzaile eskoziarra bidai lagun zuelarik, Afrikara itzuli zen ideia bakarra buruan: zuzen zegoela frogatzea. Patua lagun izan zuten. Bi esploratzaileek Ripon ur-jauziak aurkitu zituzten iparraldeko laku-ertzean, egungo Ugandako
Jinja
hiritik gertu. Horietatik Victoriako urak
Kyoga
aintzirara isurtzen dira, Alberto aintzirara gero, eta ibaiak, Nilo Alberto goitizenarekin, Mediterranioan amaituko den bidaia luzeari ekiten dio. “Nilo Zaharra Victoria Nyanzan sortzen dela ikusi dut, duda-izpirik gabe” idatzi zuen Spekek.
[2]
Aintziraren hustubide bakarra Jinjan dago (
Uganda
).
1954an
Nalubaaleko presa eraiki zen bertan, Victoria eta
Kyoga
lakuen artean. Horren ondorioz,
Ripon ur-jauziak
, Niloren iturburutzat hartzen zirenak, urperaturik geratu ziren.
XX. mende
hasieratik, Victoria aintzirako
anezkak
izan dira
Uganda
,
Tanzania
eta
Kenyaren
arteko garraiobide nagusiak.
Kisumu
,
Mwanza
,
Bukoba
,
Entebbe
,
Port Bell
eta
Jinja
dira porturik garrantzitsuenak.
1996an
, 800 pertsona baino gehiago hil ziren,
MV Bukoba
itsasontzia lakuan iraulita. Azken 100 urteotako transbordadorea istripurik larrienetako bat izan zen. 2018ko irailean, berriz, Ukerewe eta Ukara uharteen arteko bidea egiten zuen
MV Nyerere
hondoratu zen Tanzaniako uretan; gutxienez 207 pertsona hil ziren ezbeharrean.
[10]
[11]
- ↑
Euskaltzaindia
. (2012-03-30).
167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia.
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
Irazabalbeitia, Inaki.
Victoria, Niloren iturria.
Elhuyar
aldizkaria, 98. zenbakia, 1995eko abuztuak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-6-5)
.
- ↑
Kingdon, Jonathan (1997)
The Kingdon Guide to African Mammals
. Academic Press Limited, London.
ISBN 0-12-408355-2
.
- ↑
Spawls, Howell, Drewes eta Ashe (2002)
A Field Guide to the Reptiles of East Africa
. Academic Press, London.
ISBN 0-12-656470-1
.
- ↑
Witte, F., de Zeeuw, M.P. & Brooks, E..
Haplochromis nyererei.
The IUCN Red List of Threatened Species, 2016, e.T60668A97125826, oldredlist.iucnredlist.org
(Noiz kontsultatua: 2019-6-11)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
a
b
c
Yongo, Edwine; Agembe, Simon; Outa, Nicholas; Owili, Monica.
Growth, mortality and recruitment of Nile perch (Lates niloticus) in Lake Victoria, Kenya.
Wiley Online Library, 2018ko martxoak 14, onlinelibrary.wiley.com
(Noiz kontsultatua: 2019-6-10)
.
- ↑
John R.U. Wilson, Obinna Ajuonu, Ted D. Center, Martin P. Hill, Mic H. Julien, Francisca F. Katagira, Peter Neuenschwander, Stephen W. Njoka, James Ogwang, Rob H. Reeder eta Thai Van.
The decline of water hyacinth on Lake Victoria was due to biological control by Neochetina spp..
Aquatic Botany Volume 87, Issue 1, July 2007, Pages 90-93, pubag.nal.usda.gov
(Noiz kontsultatua: 2019-6-11)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
Water Hyacinth Re-invades Lake Victoria.
earthobservatory.nasa.gov
(Noiz kontsultatua: 2019-6-8)
.
- ↑
Pringle, Robert M..
The Origins of the Nile Perch in Lake Victoria.
BioScience, Volume 55, Issue 9, September 2005, Pages 780?787, academic.oup.com
(Noiz kontsultatua: 2019-6-9)
.
- ↑
Uribesalgo Alzola, Karmele.
Gutxienez 136 pertsona hil dira Tanzanian ferry bat hondoratuta.
Berria
egunkaria, 2018ko irailak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-6-10)
.
- ↑
Victoria lakutik 207 gorpu atera dituzte Tanzanian.
Berria
egunkaria, 2018ko irailak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-6-10)
.