한국   대만   중국   일본 
Veracruz (Mexiko) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Veracruz (Mexiko)

Koordenatuak : 19°26′05″N 96°22′59″W  /  19.4347°N 96.3831°W  / 19.4347; -96.3831
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Veracruz (argipena) ≫.
Veracruz
Administrazioa
Herrialdea   Mexiko
Hiriburua Xalapa
Gobernadorea Miguel Angel Yunes Linares  (PAN)
Laburdura Ver.
Diputatuak 30
Geografia
Koordenatuak 19°26′05″N 96°22′59″W  /  19.4347°N 96.3831°W  / 19.4347; -96.3831
Azalera 71.820 km²
Demografia
Biztanleria 7.643.194 biztanle (2010 [1] )
Dentsitatea 106.42 bizt/km²
www.veracruz.gob.mx

Veracruz , ofizialki Veracruz de Ignacio de la Llave , Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen erdi-ekialdean dagoena. Iparraldean Tamaulipasekin du muga, hegoaldean Oaxaca eta Chiapasekin , ekialdean Mexikoko golkoarekin , hego-ekialdean Tabascorekin eta mendebaldean San Luis Potosi , Hidalgo eta Pueblarekin . 71.820 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 7.643.194 biztanle zituen. [1] Mexikoko estaturik jendetsuena da. Hiriburua Xalapa da, nahiz eta hiri handiena Veracruz izan.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Mexikoko golkoko kostaldeko ordokiak hartzen du lurralde gehiena, baina oso mendi garaiak ditu erdialdeko mendebaldean. Bertan dago Orizaba sumendia (5.700 metro), Mexikoko mendirik garaiena. Klima tropikal hezea du (20-25 °C).

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean lurraldeko jatorrizko biztanleak ? totonekak eta huastekak ? azteken mendean bizi ziren. Independentziako gerraren ondoren, 1824an, estatu bihurtu zen.

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Nekazaritza ( azukre kanabera , arroza , artoa , fruitu arbolak, lekadunak, tabakoa , kafea , kotoia ), abere hazkuntza, arrantza eta, batez ere, industria (petrolio findegiak, arrain kontserba, basogintza, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

El Tajin hiri prehispanikoa

Arkeologia aztarnategi garrantzitsuak daude. El Tajin [2] eta Tlacotalpan [3] Gizateriaren ondare izendaturik daude.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World , 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  2. El Tajin, Pre-Hispanic City. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-26) .
  3. Historic Monuments Zone of Tlacotalpan. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-26) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]