Wikipedia, Entziklopedia askea
Venezuelako Unibertsitate Zentrala
edo
Univeridad Central de Venezuela
(
UCV
) Venezuelako unibertsitate publiko bat da, San Pedro Parrokiako Valle Abajo urbanizazioan kokatua,
Caracas
eko erdigune geografikoaren hegoaldean. 1721ean sortua, herrialdeko goi hezkuntzako erakunderik zaharrena da. Bere egoitza nagusia,
Caracaseko Unibertsitate Hiria
,
UNESCOk
Gizateriaren Ondare
izendatu zuen 2000. urtean.
QS World University Rankings erakundeak 2018rako mundu mailan egindako ikerketa baten arabera, UCV lehen postuan dago estatu mailan eta 28 Latinoamerikan.
2009. urtean, graduaurreko eta graduondoko hirurogei mila ikasle baino gehiago, sei mila irakasle eta administrazioko eta zerbitzuetako zortzi mila langile inguru zituen. Horiek 9 fakultate osatzen dituzte Caracasen; 2,
Maracay
Ingeniaritza Gunean, Caguan (
Aragua estatua
), eta 1
Barquisimeto
Arkitektura Gunean,
Lara estatua
n; gainbegiratutako unibertsitate-ikasketetarako 5 gune eta 12 estazio esperimental ditu herrialdeko hainbat herritan.