한국   대만   중국   일본 
Varlam Xalamov - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Varlam Xalamov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Varlam Xalamov

Bizitza
Jaiotza Vologda 1907ko ekainaren 5a (juliotar egutegia)
Herrialdea   Errusiar Inperioa
  Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku 1982ko urtarrilaren 17a  (74 urte)
Hobiratze lekua Kuntsevoko hilerria
Familia
Aita Tikhon Shalamov
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea , poeta , kazetaria , prosalaria eta autorea
Lan nabarmenak
Genero artistikoa Prosa
olerkigintza

shalamov.ru
IMDB: nm0787706 Musicbrainz: afa49804-82a0-4a11-a13e-d6bec3b9942d Discogs: 1914547 Find a Grave: 23980788 Edit the value on Wikidata

Varlam Tikhonovitx Xalamov ( errusieraz : Варла?м Ти?хонович Шала?мов ; Vologda , 1907ko ekainaren 18a ? Mosku , 1982ko uztailaren 17a ) errusiar idazle, kazetari eta olerkaria izan zen. Gulagetik bizirik atera zen.

1937-1951 aldiaren zati handi bat Kolima eskualde artikoko lan behartuan preso igaro zuen, Leon Trotskiren laguntzagatik eta Ivan Bunin idazleari egindako laudorioagatik.

1946tik aurrera mediku laguntzailea izan zen preso jarraitzen zuen bitartean. 1953an askatu ondoren, beste urte batzuetan jardun zuen lanbide horretan.

Talde trotskista batekin bat egin ondoren, 1929an kartzelara bidali zuten 1931 arte. 1932an Moskura joan zen eta kazetari gisa lan egin zuen eta artikuluak, saiakerak eta 1936an lehen ipuina argitaratu zituen. Purga Handian , 1937an, bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta Kolimara bidali zuten, "heriotza zuriaren lurraldea" bezala ezaguna. 1943an, hamar urteko hirugarren zigorra ezarri zioten, Ivan Bunini idazle handi bat deitzeagatik.

1952an bere olerkiwk Boris Pasternaki bidali zizkion eta honek goraipatu egin zituen. 1954tik 1973ra, Kolimako ipuinak izeneko bortxazko lan-eremuetako bizitzari buruzko ipuin-liburuan lan egin zuen. 1956an Moskura itzuli eta Moskva aldizkariko berriemaile literarioa izan zen. Olerkiak argitaratu zituen eta Kolimakp ipuinak liburuaren eskuizkribuak bidali zituen ezkutuan atzerrira, samizdat bidez banatuak. Itzulpena 1966an argitaratu zen eta errusiar bertsioa 1974an Londresen.