Wikipedia, Entziklopedia askea
Valderejo
Arabako
Gaubea
udalerriaren barruan dagoen
haran
bat da.
1967
arte
udalerri
izan zen; garai hartako populazio-galtze itzelarengatik utzi zion udalerri izateari.
Valderejoko natura parkeak
beragatik jaso zuen izena; paisaia natural biziro ederrak daude haranaren alde guztietan.
Errepidez
Gaubeako
gainerako lurretara joateko,
Gaztelako
Burgos
probintziatik pasatzea beste aukerarik ez dago, Gaubearekin erabateko harremana duen
San Zadorniletik
hain zuzen.
Gaubeako lur-eremu gehientsuenek
Omecillo
ibaira ematen badute ere, Valderejok
Puron
ibaiaren haranaren goiko zatia osatzen du. Beste batzuen artean
Carrias
,
Arrayuelas
,
Recuenco
,
Santa Ana
eta
Revillallanos
mendiek inguratu eta bakartzen dute: Puron ibaiak apenas lortzen duen bide estu bat zabaltzea, arroila oso polita sortuz
Arcena
mendilerroaren erdian. Horren hegoaldean
Gaztelako
Tobalina Harana
zabaltzen da.
Burgos
probintziako beste bi udalerriren mugakide da:
Rio de Losa
eta
Cuesta-Urria
Mende luzeetan nekazaritza eta abeltzaintzara emana, jendez ia erabat hustu ostean 1992an sortu zen
natura parkearen
inguruan ekimen batzuk bultzatu dira:
Lalastran
eskola zaharretan
Parketxea
eta udaletxe izandakoan
Interpretazio-Zentroa
eratu dira; beste zenbait eraikin ere (ikuztokia, ogi-labea, errota, bolatokia, San Lorenzo baseliza) zaharberritu dira.
Ospakizunen artean, San Lorenzorako
erromeria
dago, urte luzeetan egin gabe egon ostean
1990eko hamarkadaren
erdialdean berreskuratua eta egun
abuztuaren 10ean
ospatzen dena. Hara
Gaubeatik
,
Lausa Haranekotik
eta Arabako eta
Gaztelako
beste herri mugakideetatik etortzen da jendea. Baserriko ogia eta pamitxak egiten dira Lalastran baselizara joan baino lehen, han meza dagoelako; Lalastrara bueltan bolo txapelketa, umeentzako jokoak...antolatzen dira. Historikoki Valderejon jokatu den
bola-jokoa
Hiru oholtzar
delakoa da, eskualde honetan
losino
ere deituta (
Lausa Haranekoa
hain zuzen); Gaubean, berriz, berezko modalitate bat zuten.