한국   대만   중국   일본 
Valderejo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Valderejo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valderejoko mendiak Lalastratik

Valderejo Arabako Gaubea udalerriaren barruan dagoen haran bat da. 1967 arte udalerri izan zen; garai hartako populazio-galtze itzelarengatik utzi zion udalerri izateari.

Valderejoko natura parkeak beragatik jaso zuen izena; paisaia natural biziro ederrak daude haranaren alde guztietan.

Valderejoko herriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kokapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Errepidez Gaubeako gainerako lurretara joateko, Gaztelako Burgos probintziatik pasatzea beste aukerarik ez dago, Gaubearekin erabateko harremana duen San Zadorniletik hain zuzen.

Gaubeako lur-eremu gehientsuenek Omecillo ibaira ematen badute ere, Valderejok Puron ibaiaren haranaren goiko zatia osatzen du. Beste batzuen artean Carrias , Arrayuelas , Recuenco , Santa Ana eta Revillallanos mendiek inguratu eta bakartzen dute: Puron ibaiak apenas lortzen duen bide estu bat zabaltzea, arroila oso polita sortuz Arcena mendilerroaren erdian. Horren hegoaldean Gaztelako Tobalina Harana zabaltzen da. Burgos probintziako beste bi udalerriren mugakide da: Rio de Losa eta Cuesta-Urria

Jakingarriak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Mende luzeetan nekazaritza eta abeltzaintzara emana, jendez ia erabat hustu ostean 1992an sortu zen natura parkearen inguruan ekimen batzuk bultzatu dira: Lalastran eskola zaharretan Parketxea eta udaletxe izandakoan Interpretazio-Zentroa eratu dira; beste zenbait eraikin ere (ikuztokia, ogi-labea, errota, bolatokia, San Lorenzo baseliza) zaharberritu dira.

Ospakizunen artean, San Lorenzorako erromeria dago, urte luzeetan egin gabe egon ostean 1990eko hamarkadaren erdialdean berreskuratua eta egun abuztuaren 10ean ospatzen dena. Hara Gaubeatik , Lausa Haranekotik eta Arabako eta Gaztelako beste herri mugakideetatik etortzen da jendea. Baserriko ogia eta pamitxak egiten dira Lalastran baselizara joan baino lehen, han meza dagoelako; Lalastrara bueltan bolo txapelketa, umeentzako jokoak...antolatzen dira. Historikoki Valderejon jokatu den bola-jokoa Hiru oholtzar delakoa da, eskualde honetan losino ere deituta ( Lausa Haranekoa hain zuzen); Gaubean, berriz, berezko modalitate bat zuten.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .