Victor Esteban

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victor
Izen osoa: Victor Esteban Tercilla
Jaiotza data: 1993ko martxoaren 16a (31 urte)
Jaioterria: Ezkarai (   Errioxa )
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,78 m
Pisua: 73 kg
Debutatze data: 2013ko ekainaren 22a
Debutatze pilotalekua: San Lorenzo ( Ezkarai )

Victor Esteban Tercilla , pilota arloan Victor izenaz ezaguna ( Ezkarai , Errioxa , 1993ko martxoaren 16a ) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Profesionaletako estreinako partida 2013ko ekainaren 22an jokatu zuen, bere jaioterriko San Lorenzo pilotalekuan . Pilotari ikusgarria da. Eskuin bikainarekin oso atzera jotzen du pilota, zango arinak ditu, ondo defendatzen du eta oso lehiakorra da. [1] Victorren anaia nagusi Gorka ere esku huskako pilotari profesionala da, lehenagotik, 2010az geroztik.

2015ean, Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa irabazi zuen, finalean Iker Irribarria 22-17 mendean hartuta. [2]

Kirol lorpenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Profesionaletan [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Amateurretan [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • 2013: GRAVNeko binakako txapelduna, senior mailan.
  • 2012: 22 urtez azpiko munduko txapelduna.
  • 2010: El Diario Vasco torneoko txapelduna, gazte mailan.
  • 2010: Errege Kopako txapelduna, senior mailan.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: ≪Donde nacen los suenos≫ [ Betiko hautsitako esteka ] , Noticias de Alava , 2013-05-29.
  2. (Gaztelaniaz) ≪Victor Esteban, campeon de Segunda≫ , Deia , 2015-06-07.

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]