한국   대만   중국   일본 
Uxmal - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Uxmal

Koordenatuak : 20°21′34″N 89°46′17″W  /  20.359444444444°N 89.771388888889°W  / 20.359444444444; -89.771388888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uxmal
Uxmal
  UNESCOren gizateriaren ondarea
Pre-Hispanic Town of Uxmal
Kokapena
Estatu burujabe   Mexiko
Mexikoko estatu   Yucatan
Koordenatuak 20°21′34″N 89°46′17″W  /  20.359444444444°N 89.771388888889°W  / 20.359444444444; -89.771388888889
Map
Arkitektura
Azalera 3.758,64 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 791-001
Eskualdea [I] Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea bilkura )
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Uxmal maia zibilizazioko gune arkeologiko bat da, Yucatan penintsulaan kokatua, Yucatan estatuan, Mexikon . Merida estatu hiriburutik 78 km hegoaldera dago, Santa Elena udalerrian.

Leku izena prehispanikoa da eta antzinako maieraz Hirutan eraikia esan nahi du, nahiz eta aditu batzuk zalantzan ipini esanahi hori. Uxmal u??mal ahoskatzen da [1] , eta ez uks?mal .

Uxmalgo eraikinak Puuc estilokoak dira, behe horma lisoen gainean oso friso apainduekin. Apaindura hauek maien etxoletan oinarrituta daude, zutabetxo zilindrikoekin (etxolen hormak egiteko kanaberak irudikatuz) eta irudi trapezoidalekin (lastozko estalkiak irudikatuz). Beste apaindura ugari ere agertzen da, hala nola, suge txirikordatuak, askotan burubikoak, Chaac euriaren jainkoaren maskarak eta aho irekiko lumadun sugeak. Eraikinek bertako topografiaz baliatzen dira garaiera eta bolumen handia lortzeko. Hauen artean daude Igarlearen piramidea , bost mailakoa, eta Gobernadorearen jauregia , 1.200m² baino gehiago dituena.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hiriaren erreferentzia idatzi zaharrenak Chumayelgo Chilam Balam delakoetan agertzen da (maien historia kontatzen diren idazkiak, latindar alfabetoan). Oinarri honekin, eta pilota jokalekuko eraztunetan agertzen diren idazkunen arabera, badirudi Uxmal VII. mendean sortu zela, Aro Klasikoan .

Chilam Balam idatzien arabera, bigarren okupazioa X. mendean izan zen, Tutul xiu etniakoek egina. Gizatalde honek nahua elementuak barneratu zituen, hala nola, Tlaloc eta Quetzalcoatl jainkoen gurtza. Chaac jainkoaren irudikapena aurretikoa da, Puuc eskualde osoan zegoen urarekiko menpekotasuna zela-eta.

Xiu familiaren agintaldian eraikin ugari egin ziren eta hiriak botere handia lortu Yucatan mendebaldean. Aldi batez, Chichen Itza hiri-estatuarekin ere aliantza egin zuen, maia eskualdeko iparralde osoa kontrolpean edukiz. 1200 ondoren, ordea, ez dirudi eraikin garrantzitsu gehiagorik egin zenik, ziur asko Chichen Itzarekin zuen aliantza hautsi eta boterearen erdigunea Mayapan hirira lekualdatu zelako. Xiutarrek Mani hirira aldatu zuen hiriburua eta Uxmalgo biztanleriak gutxira egin zuen.

Espainiarrek penintsula konkistatu ostean (non xiutarrak espainiarrekin elkartu ziren), agiri kolonial goiztiarren arabera, hein batean bizileku garrantzitsua zen Uxmal. Baina bertan espainiar herririk sortu ez zenez, gainbeheratu eta ia guztiz hustu zen.

Eraikinak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hauek dira Uxmalgo eraikin esanguratsuenak:

  • Igarlearen piramidea ( Piramide del adivino )
  • Mojen lau-aldekoa ( Cuadrangulo de las monjas )
  • Pilota jokalekua ( Juego de pelota )
  • Gobernadorearen jauregia ( Palacio del gobernador )
  • Dortoken etxea ( Casa de las tortugas )
  • Piramide handia ( Gran piramide )
  • Usategia ( Palomar )
  • Jaguarren plataforma ( Plataforma de los jaguares )

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Lonely Planet, "Introducing Uxmal", http://www.lonelyplanet.com/mexico/yucatan-peninsula/uxmal (sarrera data 2009-10-28)

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Uxmal www.ciudadesmayas.com gunean