Peruko
Urubamba probintzia
Cusco departamendua
osatzen duten hamairu
probintzietako
bat da,
Cuscoko
Eskualde Gobernuaren
administraziopean. Iparraldean eta mendebaldean
La Convencion probintzia
du mugakide, ekialdean
Calca probintzia
eta hegoaldean
Cusco probintzia
eta
Anta probintzia
.
Inka Inperioko nekazalgune garrantzitsuenetako bat izan zen. Hirian, San Frantziskoko eliza monumentalaren ondoan, gaur egun oraindik mires ditzakegun inken andenen paramentuak daude. Espainiarrak iritsi aurreko zenbait harresi ere ikus daitezke, eraikin kolonialentzako oinarritzat hartuak izan zirenak.
Politikoki Urubamba probintzia Gobernu Dekretu bidez sortu zen
1825eko
ekainak 21ean
, eta
1839ko
azaroan Urubamba Hiribildua "Urubamba Hiri Txalogarri" mailara igotzea erabaki zen, Errepublikako presidente bezala
Agustin Gamarra
mariskal
cuscotarra zegoenean. Gainera, 14135 Legearen bidez,
1962ko
ekainak 18an
"Peruko Probintzia Arkeologiko" izendatua izan zen, bertako multzo arkeologiko bikainen ondorioz.
Urubamba probintzia ederra Cusco probintziatik iparmendebaldera dago, La Convencion, Anta eta Calca probintziekin ere muga egiten duelarik.
Vilcanota ibaiak zeharkatzen du, toki honetan sartzean
Urubamba
izena hartzen duena. Inkek, lurra oso ondo ezagutzen zutenak, haran emankor hau aukeratu zuten euren herririk garrantzitsuenak ezartzeko, eta horregatik Urubamba probintzia Inka Inperioko monumentu arkitektoniko garrantzitsuenak dauden barrutiez osatua dago: Urubamba, Ollantaytambo, Chinchero, Huayllabamba, Machu Picchu, Maras eta Yucay.
Urumbaba harana herrialde osoko emankorrenetako bat da. Hemen biltzen da munduko
artorik
hoberena, eta euri urtaroan haraneko propioak diren frutak ugariak dira,
melokotoiak
,
tomatetxoak
,
irasagarrak
eta kalitate hobereneko
marrubiak
kasu.
Probintziak 1439,43 kilometro karratuko hedadura du eta zazpi barrutitan banatua dago:
Probintzia honek, gutxi gora-behera, 57.059 biztanle ditu.
Probintziako hiriburua
Urubamba
hiria da,
XVIII. mendeko
naturalista
handia izan zen
Antonio de Leon Pinelok
Paradisu Biblikotzat hartu zuena, gaur egun
Inken Haran Sakratuko
hiririk ederrenetako bat da. Cusco hiritik 57 kilometro iparmendebaldera dago, Chincherorako bidean. 2.875 metroko altueran dago,
Andeen
Erdialdeko Mendikatea Ekialdekotik banatzen duen haranaren lautada eder batean, Urubamba ibaiaren eskuinaldeko ibarrean. Hiri honek klima ezin hobea du urte osoan zehar eta paisaia ederra du, haranaren eta Vilcanota Mendikateko mendi elurtu ikusgarrien ikuspegi panoramiko bikainarekin, baita zaldi gainean paseatzeko aukera ere. Gaur egun Urubambak aktibitate komertzial garrantzitsua da Cusco eskualdean duen kokapen estrategikoaren ondorioz, non tokiko, nazioko eta atzerriko inbertsiogileak kometzio ezberdinetan inbertitzen ari diren, honela, hiri eder honetara oparotasuna eta garapena ekarriz.
- Eskualdeko Kontseilaria
- 2011
-
2014
: Marcos Marcial Concha Tupayachi, Movimiento Regional Acuerdo Popularrekoa (APU)
Artikulu nagusia:
Urubambako alkateak
- 2019-2022
- Alkatea: Luis Alberto Valcarcel Villegas.
- 2011-2014
- Alkatea:
Benicio Rios Ocsa
, Movimiento Regional Acuerdo Popularrekoa (APU)
- Erregidoreak: Fredy Quispe Tocre (APU), Delfina Zuniga Pino (APU), Celestino Bustamante Becerra (APU), Mamerto Concha Whuarhua (APU), Fermin Hugo Guevara Meza (APU), Yessica Quispe Felipe (APU), Leandro Cordova Tocre (Tierra y Libertad), Rocio Marleny Rojas Concha (Tierra y Libertad), Felix Farfan Tocre (Movimiento Regional Pan).