Wikipedia, Entziklopedia askea
Urban Cowboy
(
euskaraz
Hiriko Cowboya
)
1980ko
James Bridges
estatubatuar
zinema zuzendariak
zuzendutako
amodiozko
drama
film bat da. Filmak
1970eko hamarkadaren
amaieran eta
1980ko hamarkadaren
hasieran
country musikak
izan zuen arrakasta aldia islatzen du.
John Travolta
,
Debra Winger
,
Scott Glenn
,
Barry Corbin
eta
Madolyn Smith
aktoreek antzeztu zuten.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bud Davis (
John Travolta
)
Houston
hirira heldu berri den
Texasko
herri txiki bateko mutil gazte bat da. Bere asmoa lana topatu eta ongi pasatzea da. Laister, "Gulleys" izeneko
country musika
tabernan ohiko bezero bilakatuko da, bertan Sissy (
Debra Winger
) izeneko neska gaztea ezagutu eta hartaz maiteminduko da.