Ur-jauzien mendikatea
[1]
(ingelesez:
Cascade Range
edo
Cascades
)
Ipar Amerikako
mendebaldeko
mendikate
handia da,
Ozeano Barearen
paraleloan hedatzen dena.
[2]
Kanadako
Columbia Britainiarra
eta
Estatu Batuetako
Washington
,
Oregon
eta
Kalifornia
estatuak zeharkatzen ditu. Sumendi garrantzitsuak (adibidez,
High Cascades
) eta bolkanikoak ez diren mendiak (adibidez,
North Cascades
gailur zorrotzak) ditu. 1.100 kilometro luze da iparraldetik hegoaldera.
Rainier mendia
da gailurrik garaiena (4.395 metro).
Ipar Amerikako
mendebaldean dago;
Columbia Britainiarraren
hegoaldetik hasi, eta
Washington
eta
Oregon
estatuetan barna,
Kalifornia
iparralderaino iristen da. Mendikateko sumendi garaienak High Cascades aldean daude, inguruko mendien garaiera bikoitza dute.
Rainier mendia
da garaiena (4.395 metro).
Mendikatearen iparraldeak, Rainier mendia baino iparralderago,
North Cascades
izena du, eta Estatu Batuetan dago. Mendebaldeko alderdian euri asko egiten du, metro karratuko 3.800 litro urtean.
Helen aintzira
(Lassen Peaken) munduan elur gehien egiten duen lekuetariko bat da. Mendien mendebaldeko isurialde hezea
Douglas izeiz
estalita dago; ekialdekoa, aldiz, lehorragoa da itzal orografikoaren eraginagatik.
Ur-jauzien mendikatea
Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren
parte da,
Ozeano Barea
inguratzen duen sumendiz eta mendiz osatutako eraztunaren parte.
Estatu Batuetan
izan diren eta ezagutzen diren erupzio guztiak mendikate horretako sumendiek eragindakoak izan dira. Bi gertatu berrienak
Lassen Peak
, 1914tik 1921era, eta 1980an
St. Helens mendian
izandako erupzio handia dira. St. Helens mendiaren beste erupzio txikiagoak duela gutxikoak dira, 2006koak.
1792an
,
George Vancouver
britainiar nabigatzailea iritsi zen bertara, eta ikusi zituen mendi garaiei izen ingelesak eman zizkien.
Lau parke nazional ditu, Estatu Batuetakoak: