Wikipedia, Entziklopedia askea
Unibertsitatea
goi hezkuntzan
eta
ikerkuntzan
diharduen ikastegi eta erakundeen multzo bat da. Alor humanistiko, zientifiko guztietan jakinduria gorde, ezaguera berriak sortu eta horiek transmititzeaz gainera, unibertsitateek funtsezko zeregina bete izan dute
gizartean
,
kultura
eta
politikaren
oinarriak zabalduz eta finkatuz. Antzinatik
zibilizazio
guztietan euren gobernu, ekonomia, armada eta bestelako goi-jakintzetarako ikastegiak eta irakasleak izan badira ere, egun mundu osoan nagusi den unibertsitate eredua
Erdi Aroko
Europan
abiarazitakoa da; orduan sortutako
Paris
,
Salamanca
,
Oxford
,
Cambridge
eta beste zenbait hirietako unibertsitateetan
irakasleak
eta euren
autonomia
ziren nagusi.
Al-Azhar
izeneko
meskita
(
Kairo
) munduko unibertsitaterik zaharrena da,
X. mendean
eraikitzen hasia.
- Publikoak
- Pribatuak