Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulster Special Constabulary
, ezagunagoak
"B-Specials"
edota
"B Men"
izenez,
euskaraz
Ulstergo Polizia Berezia
,
B-Bereziak
edota
B Gizonak
;
Ipar Irlandan
izaera ia
militarrreko
polizia
indar bat izan zen.
1920ko
urrian
sortu zen,
Anglo-irlandar Ituna
eta
Irlandako uhartearen
banaketarekin batera Ipar Irlanda sortu zenean.
Teorian Ipar Irlandako polizia izateko sortuak izan arren, bere kide asko
Ulstergo Boluntarioak
talde paramilitar
unionistako
kide ohiak ziren eta unionismoa eta
loialismoaren
alde garbi egin zuten. Hori
XX. mendean
jazotako hainbat gertaeretan ikusi ahal izan zen, bereziki
Irlandako Gerra Zibila
,
1956-1962ko mugako kanpainia
eta
Ipar Irlandako gatazkaren
hasieran (bereziki
Bogsideko guduan
).
Ulstergo
protestante
eta unionista edo loialistek beren defendatzailetzat zituzten, aldiz, Ulstergo
katolikoek
mesfidantzaz begiratzen zituzten,
irlandar nazionalistek
eta bereziki
irlandar errepublikarrak
ezinikusia zieten, eta beren gehiegikeriak
1970eko hamarkadaren
hasierako
Irlandako Armada Errepublikarraren
berrindartzearen arrazoietako bat izan zen.