Wikipedia, Entziklopedia askea
Uliako Itsaslabarrak
Donostiatik
Pasaiaraino
dagoen kostaldea da. Flora eta fauna aldetik duen balioarengatik Europako naturagune babestua da (
BGL
),
Uliako parke
barruan kokatuta dagoena.
1992ko
maiatzean
Europako Kontseiluak
92/43 zuzentarau onartu zuen habitat natural, flora eta faunaren kontserbazioaren ingurukoa.
1997ko
abenduan, beraien habitat, fauna eta flora ikusita,
Eusko Jaurlaritzak
Uliako Itsaslabarrak
Batasunaren Garrantzizko Lekua
(BGL) izendatzea proposatu zuen,
Bruselara
horren fitxa bidaliz (Kodea: ES2120014; azalera: 43 ha).
2004ko
abenduan eremu honen BGL izendapen ofiziala egin zen Europako naturagune babestua bihurtuz,
Natura 2000
sarean sartuta.
[1]
[2]