Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugazaben elkartea
edo
patronala
langileak
kontratatzen dituzten
ugazaba
edo patroiak elkartzen dituen
elkartea
da, maiz jarduera ekonomiko baten baitan eratutakoa, sektoreko enplegu-baldintzak adostu eta
sindikatuekin
harremanak bideratzea helburu duena.
Espainian, Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko 19/1977 Legean arautu denez, enpresaburuen interes ekonomiko eta sozialak defendatzeko eratutako elkarteak dira ugazaben elkarteak.
Sailkapena ordezkaritza eremu bateko enpresa kopuruaren eta enpresa horietan lan egiten duten langile kopuruaren araberakoa izaten da, betiere, langile eta enpresaburuen kopuruak parekoak badira:
- Estatu osoan, enpresaburuek enplegatutako langileen gutxienez % 10 biltzen duten erakundeak.
- Autonomia-erkidegoaren barruan, enpresaburuek enplegatutako langileen gutxienez % 15 biltzen duten erakundeak.
Hego Euskal Herriko enpresaburuen elkarteak dira SEA (Araban), AEREBIZ (Bizkaian), ADEGI (Gipuzkoan) eta CEN (Nafarroa Garaian).