Wikipedia, Entziklopedia askea
Txingoan
edo
txingoka
lurrean marraztutako lauki zerrenda batean eta harri txiki batekin jolasten den
haur jolasa
da. Laukiak, banakoak nahiz binakakoak, zerrendan marrazten dira, zenbakiz ordenaturik. Helburua harria lauki bakoitzera bota, lauki hori ezik beste guztiak
txingoan
zeharkatu (binakakoak ezik, zeinetan bi hankak lurrean jarri behar diren) eta abiapuntura itzultzea da, itzulerako jauzietan harria eskuz lurretik jasoz, harria dagoen laukia zapaldu gabe.
Izen ugari dituen jolasa da, eskualdearen eta, askotan, herriaren arabera aldatzen dena.
Gipuzkoan
ohikoena
txingo
da,
Lapurdin
oxapio
eta
Zuberoan
,
okarre
. Beste izen batzuk
xingilimarra
,
losa
,
parakli
edo
artzainjoko
dira.
[1]