Herbehereak
Europaren
ipar-mendebaldean dagoen herrialde txiki bat da.
Holanda
izenez ere ezagutzen da. Bertako biztanleak herbeheretarrak dira, baina gehienetan holandar deitzen zaie; 17 milioi baino gehiago dira. Holandarrez gain, turkiarrak, indonesiarrak, marokoarrak, eta abar bizi dira. Biztanleriaren erdia
kristaua
da. Hizkuntza nagusia
nederlandera
da,
alemanaren
oso antzekoa.
Biztanleriaren
% 90 hirietan bizi dira.
Herbehereetako hiriburua
Amsterdam
da. Beste hiri handi bat
Rotterdam
da; bertan dago munduko porturik handienetako bat eta, era berean, Europako handiena. Hiri horretatik gertu
Rhin
ibaia pasatzen da,
Ipar itsasorako
bidean.
Herbehereek
Alemaniarekin
eta
Belgikarekin
dute muga.
Iparraldeko
eta
mendebaldeko
mugan Ipar itsasoa du. Herrialdeak altuera gutxi du eta oso laua da.
Ibai
eta kanalek hiri asko lotzen dituzte.
Klima
freskoa eta euritsua da.
Aspaldiko garaietan, itsasertzetako lurrak urpean egoten ziren.
Erdi Arotik
aurrera, biztanleek
haize-errotak
erabiltzen zituzten, lurrak lehortzeko; dikeak eta presak ere eraiki zituzten, ura kanpoan mantentzeko. Itsasoari irabazitako lur horiek
polder
deitzen dira.
Erromatar Inperioak
menderatu zuen eskualde hau duela 2.000 urte baino gehiago. Ondoren, lurralde hura estatu txiki askotan banatu zen. Orain
Holanda
, Belgika eta
Luxenburgo
deitzen ditugun herrialdeei Herbehereak izena eman zitzaien. XVI. mendeko lehen hamarkadan Herbehereak
Espainiako
gobernatzaileen kontrolpean geratu ziren,
Habsburgotar
monarkiaren garaian. 1568an holandarrak Espainiaren aurka hasi ziren borrokan. 1648an Espainiak Holandaren independentzia onartu zuen.
XVII. mendeko lehen hamarkadan, holandarrek inperio handi bat eraiki zuten mundu osoan zehar.
Ipar Amerikan
,
Hego Amerikan
,
Asian
eta
Afrikan
koloniak
ezarri zituzten. 1795ean
Frantziak
Herbehereak inbaditu zituen. 1815ean frantsesak garaituak izan ondoren, Herbehereetako erresuma sortu zen; Belgika eta Luxenburgo berehala banandu ziren.
Bigarren Mundu Gerran
(1939?45), Alemaniako naziek gobernatu zuen Holanda; herrialdean bizi ziren
judu
gehienak atzerrira bidali eta hil zituzten.
Gerraren ostean, Holandak bere kolonien independentzia onartu zuen. Horrela,
Indonesia
eta
Surinam
herrialdeak sortu ziren.
Nazioarteko merkataritza eta zerbitzuak dira ekonomiaren zatirik garrantzitsuenak. Merkataritzaren alorrean,
Mendebaldeko Europako
beste herrialde batzuek
esportatzen
eta inportatzen dituzten produktu asko Holandatik igarotzen dira. Herrialdeko zerbitzu nagusiak bankuak, aseguruak, komunikazioak eta turismoa dira.
Fabrikek
elikagaiak
, metalak, produktu kimikoak, makineria elektrikoa, garraio-ekipamendua eta
petroliotik
eratorritako produktuak ekoizten dituzte. Horrez gain, gas naturalaren produkziorako instalazio handiak daude.
Holandak
nekazaritzako
produktuak ere saltzen dizkie beste herrialde batzuei.
Barazkiak
,
zerealak
,
patatak
eta azukretarako
erremolatxa
landatzen dituzte. Nekazariek txerriak, behiak, hegaztiak eta ardiak hazten dituzte.
Lore
asko landatzen dira, batez ere tulipanak.
-
Haize-errotak oso tipikoak dira Holanda
-
Amsterdameko Rijksmuseum izeneko museoa
-
Rotterdameko eraikin ezagun bat
-
Breda Herbehereetako hiri bat da
Deutsch