Wikipedia, Entziklopedia askea
Txapel Txin Eguna
Aretxabaletan
herriko
Karnabalak
iristear daudela iragartzeko eta herria girotzen hasteko aurreko asteko larunbatean ospatzen den eguna da. "Txapel Txin" izeneko pertsonaia da egunaren protagonista. 2008an izan zuen aurreneko ekitaldia
[1]
.
XX. mendearen hasieran dantzatzen zen
Txino dantza
berreskuratu zen
Aretxabaletan
1975eko inauterietan.
Aretxabaletako Karnabalek
beti izan dute sona handia bailaran eta Txino dantza herriko ekintza bereizgarria izanik 1987. urtetik aurrera asteartean sardina erretzeari utzi eta "Txin-en hileta" egiten hasi zen
[2]
.
2008an Atxabaltako Karnabalen Lagunak elkarteak Udaleko Kultur Sailaren laguntzarekin
Karnabalak
iragarriko zituen egun berezi bat antolatzea erabaki zuen eta horretarako "Txapel Txin" pertsonaia sortu zuen
[3]
. Txapel Txinek buru handi hori-berdea du, belarri eta sudur handiak, eta burusoila da. Hortz gutxi batzuk baino ez zaizkio gelditzen. Izakeraz alaia eta festazalea da. Karnabalen giroan sartzeko helburuarekin sortu zenez herritarrak txapel edo kapelaren bat jantzita mozorrotu zitezen eskatu zen aurreneko ekitaldi hartan eta hortik datorkio izena. Hurrengo urteetan ere txapel, kapela eta buruan eramateko bestelakoak izan dira jaiaren adierazgarriak.
2017an 10. ekitaldia bete zela ospatzeko
Txintxin
pertsonaia sortu zen, Txapel Txinen haurraren bertsioa
[4]
.
Ospatu ez den Txapel Txin Egun bakarra 2021. urtekoa izan da,
COVID-19 pandemiak
eragindako murrizketen erruz. Era berean 2022an ohikoak diren ekitaldi batzuk ezingo dira egin, bazkari herrikoia esate baterako
[5]
.
Urtetik urtera egunaren antolakuntzak aldaketak izan baditu ere badira dagoeneko finkaturik dauden hainbat ekitaldi:
[6]
[7]
- Kalejira Txapel Txinekin eta haurrek eraikitako erraldoi txikiekin
[8]
.
- Bazkari herrikoia
- Torrada lehiaketa
- Txapel Txinen pregoia: Arratsaldeko 19:00etan izaten da herriko plazako balkoian.
- Musika emanaldia
Aurreko egunetan Txapel Txin herriko eskoletara joaten da haurrekin egotera
[9]
[10]
.