Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau argitaletxea buruzkoa da; musika tresna gaitzat duena beste hau da: ≪
Txalaparta
≫
Txalaparta
Euskal Herriko
argitaletxe
bat da, 1988an sortua eta egoitza
Tafallan
duena (
Nafarroa Garaia
).
Gaztelaniaz
eta
euskaraz
argitaratzen dute batik bat, 30-40 liburu urtean: euskal literatura, beste herrietakoa, saiakera politikoa eta historikoa, kritika soziala, ezkerraren klasikoak, historia entziklopediak, besteak beste. Argitaletxearen ezaugarri nabarmenena bere harpidedun eta irakurle kopurua dira.
Orain, Editoriales Independientes izenarekin, elkarlanean ari dira beste herrietako argitaletxeekin. Hala,
Mexikoko
ERA
,
Txileko
LOM
eta
Uruguaiko
Trilce
argitaletxeekin batera argitalpen aniztasunaren alde ageri dira.
Argitaletxeak Altafaylla kultura elkartea hartu zuen oinarritu bere sorreran, aldarrikapen kutsuko liburuei tartea eman eta zabaltzeko.
Jose Mari Espartza
izan du harrezkero sortzaile eta bultza-indar nagusia; haren esanetan, Txalapartak langile talde gaztea du, eta 1.300 liburuko funtsa. Argitaletxea abian jartzeko unean,
Navarra 1936. De la esperanza al terror
liburuak oihartzun handia hartu zuen.
2023ko
irailaren 22an
, 35. urteurrena ospatu eta
liburu-denda
eta egoitza berria ireki zuten Iruneko Kale Nagusian. Une horretan, Mikel Buldain zebilen argitaletxearen kudeatzaile, eta Garazi Arrula editore
[1]
Txalapartarekin lanak argitaratu dituzten egileen artean nabarmentzekoak dira
Joseba Sarrionandia
,
Patxi Zabaleta
,
Edorta Jimenez
,
Manu Ortega
,
Laura Mintegi
eta
Jon Alonso
, besteak beste.
- Orreaga.
- Gebara.
- Ravel.
- Gure Klasikoak.
- Axuri Beltza.
- Literotura.
- Kortazar.
- Ekin-Txalaparta.
- TXO