Wikipedia, Entziklopedia askea
Twerking
New Orleansko
musika eszenan
1990
inguruan sortu zen
dantza
mota bat da
[1]
,
Afrikar diasporaren
dantzetako hainbat elementu batzen dituena, bereziki
Erdialdeko Afrikako
bantu
hizkuntzako herrialdeetakoa
[2]
. Normalki banaka dantzatzen dute
emakumeek
, baina ez du zertan hala izan
[3]
,
herri-musikari
sexu-probokazio
mugimenduak gehituz, maiz
pelbis-bulkadak
eginez,
ipur-masailak
mugituz edo
kokoriko
jarrita, hainbat
sexu jarrera
iradokiz. Twerkinga New Orleansen
hip hopa
dantzatzeko sortutako hainbat ezaugarrietako bat da
[4]
.
1990eko hamarkadan twerkinga orokortuta zegoen
The Dirty South
deitzen den eskualdeko
afroamerikar
jaietan. Eskualde horren parte dira
New Orleans
,
Memphis
,
Virginia Beach
,
Miami
,
Atlanta
, eta
Houston
[5]
.
Katrina urakanaren
ostean dantzaren ospea asko hedatu zen
[6]
. 2013an
Miley Cyrusek
MTV Video Music Awardsen
twerkinga egin zuen
[7]
, eta
Googlen
gehien bilatutako terminoa izan zen
[8]
.