Wikipedia, Entziklopedia askea
Turkiar Gazteak
(egungo
turkieraz
:
Jon Turkler
edo
Genc Turkler
)
XX. mendearen
hasierako
Turkiako
alderdi politiko
nazionalista
eta
erreformista
baten ezizena da, ofizialki
Elkartasun eta Aurrerapenerako Batzordea
izenekoa (turkieraz:
Ittihad ve Terakki Cemiyeti
). Alderdi hartako liderrek
Abdulhamid II.a
(ofizialki
1909an
tronutik kendua eta erbesteratua)
sultanaren
aurkako
matxinada
egin zuten.
Otomandar Inperioa
gobernatu zuten
1908tik
1918ko
azaroan
Lehen Mundu Gerra
amaitu zen arte. Turkiar Gazteen gobernupean gertatu zen
Armeniar genozidioa
. Turkiar Gazteen jatorria unibertsitateko ikasleen elkarte sekretuak eta kadete militar progresistak izan ziren, disidentzia politikoak maltzurki zuzenduak Abdulhamid II.a sultanak konstituzioa baliogabetu ondoren.
1912an
, otomandar sultanaren gobernuak
Balkanetako Lehen Gerra
galdu zuenean, BPBk boterea hartu zuen. Turkiar Gazteek zuzendutako gobernuaren buru
Talat Pasha
(
1874
-
1921
)
Bisir Handiaren
ministroa izan zen. Berarekin buruz buru lan egiten Gerrako Ministroa zen
Ismail Enver
(
1881
-
1922
) eta Itsas Armadako ministroa zen
Ahmed Cemal
(
1872
-
1922
) zeuden. Alemaniar artxibategiak publikoarentzat ireki ziren arte, historialariek BPBren gobernua
triunbiratu
diktatorialtzat hartu zuten; orain, eta azken ikerketa historikoen arabera, alderdia barne desadostasunaren ondorioz banatua eta alderdiko batzorde nagusiaren antolaketa direktibo zabal batek zuzendua zegoela ezagutzen da.