Truman Capote
(
New Orleans
,
Louisiana
,
AEB
,
1924ko
irailaren 30a
?
Los Angeles
,
Kalifornia
, AEB,
1984ko
abuztuaren 25a
) ingelesezko idazle bat izan zen. Capoteren lana klasikotzat jo da, eta eleberriak, istorio laburrak eta antzezlanak sortu zituen. Haren lanik ezagunenak dira
Breakfast at Tiffany's
eleberria (1958; euskaraz
Gosaria Tiffany's-en
,
Elkar
, 1989) eta
In Cold Blood
, Capotek berak
ez fikziozko eleberria
deiturikoa (1965;
Odol hotzean
,
Igela
, 1993). Idazlearen lanetako asko eta hark berariaz moldatutako gidoiak ere zinema eta telebistara egokituak izan dira.
Truman Capoteren ponteko izena
Truman Streckfus Persons
izan zen.
New Orleansen
jaio zen, Lillie Mae Faulk amak 17 urte besterik ez zituenean. Aita, Archelaus Persons izenekoa, saltzailea zen.
[1]
Lau urte bete orduko gurasoak banandu egin ziren eta Truman
Monroevillera
,
Alabamara
, bidali zuten hango senideen artean hazteko asmoz. Hantxe
Harper Lee
auzoko izan zuen, eta gutxira bizitza osorako lagun bilakatu zen. Etorkizunean idazlea ere izan zen Leek
To Kill a Mockingbird
eleberrirako Capote izan zuen gogoan Dill pertsonaia sortzean. Trumanek, eskolara joan aurretik, bere kabuz ekin ei zion irakurtzen eta idazten ikasteari.
[2]
Bost urte besterik ez zituenean han zebilen Truman hiztegia eta kuadernotxoa atzera eta aurrera, eta inoiz idazleak berak esan zuen bederatzi urte bete zituenerako liburu bat idatzia zuela. Hamar urterekin Monroevilletik gertu zuten
Mobile
hirian umeentzat antolatutako sari batean aurkeztu zuen
Old Mr. Busybody
izenburua zuen narrazio laburra.
Sasoi horretan,
1933an
hain zuzen,
New Yorkera
joan zen bizitzera, amarekin eta haren bigarren senarrarekin, Joe Garcia Capote enpresaburuarekin (
Kanarietan
jaioa, ehungintzaren arloko enpresa gizona zen).
[3]
[4]
Trumanek gerora erabili zuen izena bere egin zuen:
Truman Garcia Capote
. Hamaika urte bete berriak, idaztearena zaletasun bizia da gaztearentzat: egunean hiruzpalau orduko saioak eskaintzen zizkion izkiriatzeari:
"Hamaika urte bete nituenean hasi nintzen serio idazten, esan nahi baita, beste ume batzuek ganoraz-edo musika ikasten jarduten duten moduan ekin niola nik idazteari. Eskolatik atera eta etxera abiatzen nintzen hiru orduan idazten emateko gogoz. Amorratuta"
.
1939an
Capotetarrak
Greenwichera
joan ziren bizitzera. Hango eskolako aldizkarietan sarri hartu zuen parte. Ostera New Yorken, 1942an Dwight ikastetxean graduatu zen.
Oinarrizko ikasketak amaituta,
The New Yorker
aldizkarian lan egiteko aukera izan zuen, eta pozik antzean ibili zen, ondo erabakita baitzuen hezkuntza arautuan ez aritzea, ez jarraitzea. Bi urtean jardun zuen lantegi horretan, New Yorkeko kulturan erreferente inportantea den algitalpenean.
1943 eta 1946 bitartean Capotek narrazio labur nahikotxo emango ditu argitara
The Atlantic Monthly
,
Harper's Bazaar
,
Harper's Magazine
,
Mademoiselle
,
The New Yorker
,
Prairie Schooner
... literatur aldizkari ezagunetan. Garai honetakoak dira esaterako
A Mink of One's Own
,
Miriam
(
O. Henry
literatur saria irabazi zuena),
My Side of the Matter
,
Preacher's Legend
,
Shut a Final Door
eta
The Walls Are Cold
.
1943koa da Capoteren lehen eleberria:
Summer Crossing
[5]
, uda bateko maitasun istorio baten ingurukoa, emakume aberats eta autoak zaintzen dituen baten artekoa. Capotek berak lan hura apurtu egin zuela esana zuen inoiz, emaitzarekin damututa edo; 2005ean, ordea, argitara eman zuten. Itxura baten 1966an Trumanen Brooklyneko apartamentua jagoten zuen neskatxak lapurtu zuen eta 2004an Random House argitaletxeari eskaini.
1945eko ekainean
Miriam
narrazio laburra atera zuen
Mademoiselle
aldizkariak, hurrengo urtean
O. Henry
literatur saria irabaziko zuen lana. Benett Cerf editorearen arreta erakarri zuen lantxo horrek: Random House argitaletxeak proposamena egin zion Capoteri eleberri bat idazteko eta horretarako zegokion kontratua eskaini. 1500 dolarreko aurrerakina patrikan, idazlea Monroevillera bueltatu zen eta
Other Voices, Other Rooms
idazteari ekin zion.
New Orleansen
,
Saratoga Springsen
, eta
Ipar Carolinan
segida eman zion lanari; amaitu,
Nantucketen
bukatu zuen. Ez dugu ahaztu behar aldi honetan ere Capotek aukera izan zuela hainbat artista eta idazlerekin batera Saratoga Springsen, Yaddo delako kolonian, bizitzeko eta euren gertuko harremana lantzeko. Haurtzaroko kontuak biltzen ditu
Other Voices, Other Rooms
lanak, txikitan bizitutakoak paperean paratzeko saioa.
The Dogs Bark
1973ko idazlanean horrela zioen Capotek:
"erabat inkontziente jardun nuen lan hartan, intuizioak gidatuta, eta orain irakurrita, ez nago batere pozik, neure burua engainatu nuelako irudipena daukat".
Hona zertan den: Joel Knox 13 urteko nerabeak ama galdu du eta
New Orleansetik
Alabamara
bidali dute aitarekin bizitzera; Joel jaio berritan etxetik alde egina zen aita. Baserri giroko etxaldean hiru lagunek hartuko dute gaztetxoa: Amy amaordeak, Randolph delakoak eta Idabel neskatxak. Aita ez da inon ageri eta Joel galdezka aritu arren inork ez dio haren berri ematen. Bada beste pertsonaia bat, gela bateko leihoan zutik eta emakume arropaz jantzia-edo antzematen ahal dena, itzal misteriotsua baino ez. Nahigabeko istripu batek aita hilzorian jarriko du, eta orduan ezagutuko du Joelek (piano batek harrapatu du aita eta txiki egin). Idabelekin batera ihesari ekingo dio, baina
neumonia
batek harrapatu eta ostera ere aitaren etxera bueltatuko da. Randolphek, mutilaren ondotik aldendu barik, osatu arte jagongo du. Azken paragrafoan jakin ahal dugu Randolph eta leihoko itzala pertsona bera direna. Capoteren biografo Gerald Clarkek dio idazleak bere
homosexualitatea
onartu baino aldarrikatu duela, eta horrek poztu egin duela (
Capote: A Biography
,1988).
Other Voices, Other Rooms
1948an argitara eman eta bederatzi astean liburu salduena izan zen
The New York Times
egunkariaren zerrendetan, 26.000 aletik gora salduta. Sortu zuen bat-bateko eraginak eta promoziorako jarduteko moduak Capote famatu zuten. Liburuaren kanpoko azalean agertutako
Harold Halma
argazkilariaren erretratuak testuak ia beste komentario sorrarazi zituen
[6]
. Clarkeri kasu egitera argazkiak sortu zuen iskanbilaren parekoa izan zen Capoteren poza (
Capote: A Biography
, 1988), idazlea ezagun bihurtzeko irrikitan zegoelakoan. Orduan hogei urte besterik ez zituen
Andy Warholi
benetan zirrara sortu zion argazkiak, horretaz sarri hitz egin baitu eta Capoteri mirespen-gutunak bidaltzera bultzatu baitzuen.
[7]
Warhol 1949an New Yorkera aldatu zenean, idazlearekin bat egiteko hamaika saio egin zituen. Hainbesterainokoa ei zen erakarpena, 1952ko Warholen lehen banako erakusketak Trumanen testuak zituen oinarri:
Hamabost margolan Truman Capoteren testuetan oinarrituta
zuen izentzat (Hugo Gallery 1952ko ekainaren 16tik uztailaren 3ra).
Other Voices, Other Rooms
ek lortutako arrakastari segida eman zion
A Tree of Night and Other Stories
argitalpenak, 1949an ostera ere Random Housek argitaratua. Aldez aurretik idatzitako
Miriam
narrazioarekin batera, 1948an
O. Henry saria
irabazitako
Shut a Final Door
kontakizuna agertu zen bilduma honetan.
Aldi honetan Capote gogo erori ei dabil, eta
Europara
abiatuko da; bi urterako
Sizilia
izango du bizileku.
Local Color
(1950) izango da aldi honetako emaitza, bidaietako kronikak, ez fikzioarako bideari ekiten dion lana. Bestelako esperientzia eta euskarriak landu nahian 1951n idatzitako
The Grass Harp
eleberriaren antzerkirako bertsioa egokitu zuen (1971n musikala ere izango da eta 1995ean zinemarako bertsioa). 1953an
John Hustonen
Beat the Devil
filmaren gidoia atondu zuen. 1954an
House of Flowers
musikala idatzi zuen. Eta
Sobietar Batasunean
bidaian ibili bitartean
The New Yorker
aldizkarirako idatzitako artikuluak
The Muses Are Heard
bilduman argitaratu zituzten (1956).
Breakfast at Tiffany's: A Short Novel and Three Stories
, horixe da Capoteren 1958an argitaratutako lanaren izen osoa. Aipatu eleberriaz gainera, liburuak hiru narrazio labur ere biltzen zituen:
House of Flowers
,
A Diamond Guitar
eta
A Christmas Memory
.
Breakfast at Tiffany's
istorioko emakumea, Holly Golightly, Capotek sortutako pertsonaia ezagunena izan daiteke, gerora lanak zineman izan zuen egokitzapenaren erruz akaso:
Audrey Hepburnek
gogoangarri jardun zuen harako hartan. Manhattanera bizitzera joandako iragan gabeko andre Hollyren eta idazle gazte hasi berriaren arteko harremana azaltzen digu eleberriak. Roy Newquist idazleari aitortu zion legez idazlan honek mugarri bat ezarri zuen Capoteren sorkuntzan:
- "Bi etapa dakusat nire literatur ibilbidean. Aurrena gazte kementsuarena liteke, lan ausartak idatzi zituen harena. Ontzat jotzen ditut sortutakoak, nahiz eta neure ez sentitu erabat. Bigarren aldia uste dut
Gosaria Tiffany's
-en eleberriarekin hasten dela. Prosaren estiloa aldatu nuen, estiloak aurrera egin zuen, argiago-edo dateke. Ez da aurrenekoa baino originalagoa, baina tankera honetakoa sortzea zailagoa da. Dena den ez da, oraindik, egin nahi dudanaren erakusgai, hartu nahi dudan norabidea alegia. Baina hurbilpen modukoa bada
[8]
".
Truman Capoteren
In Cold Blood: A True Account of a Multiple Murder and Its Consequences
idazlanaren abiapuntua
The New York Times
egunkariaren 1959ko azaroaren 16ko edizioaren 19. orrialdeko 300 hitzeko artikulua da.
Kansasen
,
Holcomb
herrian, Clutter familiakoak garbitu zuteneko berria:
- Nekazaria eta familiako hiru tiroz hilak
≪
|
Garia landatzen zuen nekazari aberatsa, beronen andrea eta bi seme-alabak tiroz hilak aurkitu dituzte haien etxaldean. Eskupetez hurre-hurretik josi zituzten balaz, lotu eta bozatu ostean. Aita, 48 urteko Herbert W. Clutter, sotoan topatu dute, 15 urteko seme Kenyonekin batera. Ennis andrea, 45 urtekoa, eta alaba Nancy, 16 urtekoa, euren oheetan zeutzan. Ez zen burruka izan zelako arrastorik, ezta lapur egin izanarena ere. Telefono-hariak moztuak izan ziren. Earl Robinson sheriffaren ustean halako basakeria burutik egindako hiltzaile baten lana da. Clutter jauna Kansaseko Gari Kultibadoreen elkarteko sortzaileetakoa izan zen. 1954an Ameriketako Estatu Batuetako presidente Dwight D. Eisenhowerrek Nekazaritza Kreditu Administrazioan lan egiteko izendatu zuen; Clutter ez zen Washingtonera joan baina. Cluttertarren etxaldeak 1000 akre inguru ditu
[9]
, zonaldeko leku emankorrenean dagoelarik. Clutter jauna, emaztea eta alaba pijama jantzita zeuden; mutilak blue jeans-ak eta elastikoa zeramatzan. Gorpuak Nancyren lagun eta ikaskide bik aurkitu zituzten, Susan Kidwellek eta Nancy Ewaltek... Senar-emazteen alaba bi kanpoan ziren: Beberly, Kansaseko unibertsitatean ikasle dabilena, eta
Mount Carrol
-en,
Illinoisen
, bizi den Donald G. Jarchow andrea.
|
≫
|
Berri labur honek txundituta Capote Holcombera abiatu zen hilketaren lekua bisitatzeko asmoz, Harper Lee laguna bidaide. Hurrengo urteetan krimena izan zuen bere literatur lanerako oinarri eta ikerketan zebiltzan guztiak aurrez aurre ezagutu zituen, eta bai herriko bizilagun gehienak ere. Ez zuen idatzizko oharrik jasotzen egiten zituen elkarrizketetan: behin amaituta idazteari ekiten zion; Capotek berak esana da bere memoria ahalmena kontuak hitzez hitz gogoratzeko % 94koa zela. San Franciscoko 1974ko nazioarteko zinemaldian horrela gogoratu zuen sasoi hura:
≪
|
Lau urte eman nituen Kansaseko alde hartan libururako lanak egiten. Nolakoa den? Oso leku bakartia. Zaila izan zen. Lagunak egin nituen, hori bai. Nahitaez egon behar nuen han, osterantzean nekez burutuko nuen lan hura. Kazetaritzan saio berezia egin nahi nuen eta horretarako aukera emango zuen gai baten bila nenbilen. Probatua nituen hainbat kontu
The New Yorker
aldizkarirako idatzi nuenean... baina aukera zabalak eskainiko zizkidan lanketa-eremu bat behar nuen. Eginak nituen ordurako bizpahiru saiakera; luze lan eginda, ordea, emaitza ez zen nire gustukoa. Eta halako egun batean berri labur batekin egin nuen topo
The New York Times
egunkarian:
Kansas, familia tiroz hila
. Eta ezer gutxi nekien nik horretaz guztiaz, eta beharbada horrek bultzatu ninduen, eta pentsatu nuen: "Perspektiba berria dut hortxe...hara joango naiz eta gertutik aztertu zer den, beharbada bila nabilena izan daiteke, halako hilketa, herri txikia...". Cluttertarren hiletak ospatu eta bi egunetara ailegatu nintzen. Ez nuen batere argi zenbat denbora eman behar nuen Kansasen. Badakizue, edozer gauza gerta zitekeen, hau da, berehala harrapatu ahal zitzaketen hiltzaileak, edota sekula ere ez. Atzeman egin zituzten, eta gerora gerta zitekeen hiltzaileek nirekin ez berba egitea. Urtarrilerako argituta zegoen auzia eta hor hasi zen niretzako saio berezia: lau urtean bi mutiko haiek ondo-ondotik ezagutu nituen, exekutatu zituzten arte. Prozesu luze horretan behin eta berriro gertatu zen lehen azaldu dudana: ez jakitea zer gertatuko zen epe laburrean, eta inoiz ez edukitzea argi ahaleginak mereziko zuen
[10]
|
≫
|
In Cold Blood
zatika atera zuen
The New Yorker
aldizkariak 1965ean; 1966an Random Housek liburua argitaratu zuen.
Ez fikziozko eleberria
, horrela bataiatu zuen Capotek berak lan hura eta berehala best-seller bihurtu zen.
Kenneth Tynan literatur kritikariak
The Observer
-en eginiko liburuaren iruzkinak hautsak harrotu zituen eta Capoterekin ika-mikan hasi zen. Tynanen arabera Capotek bi hiltzaileen exekuzioa gertatzea nahi zuen, liburuak amaiera biribila izan zezan:
≪
|
Azken batean eratzunkizunaz ari gara berbetan... Aurreneko aldia da idazle handi bati
heriotz zigorrera
kondenatutako bi gaizkilerekin intimatzeko aukera ematen zaiona, nahi bestean. Eta nire irudipena da ezer gutxi egin duela bi gixajo haiei laguntzeko. Eta zalantza hauxe da, zeri eman lehentasuna? Lanari, idazlearen lanari? ala kondenatuen bizitzari? Baliteke txosten psikiatriko berriak eskatzeak haien bizitza ez salbatzea, baina eskatzeko saioa ere ez zen egin.
|
≫
|
Odol hotzean
kontakizunak izan zuen arrakastaren ondorioz Capoteren lanen berrargitaratzea bidean zetorren eta aurreneko urteetako idatziak berriro kaleratu zituzten: batetik,
Other Voices, Other Rooms
lanaren 20. urteurrena ospatzeko edizioa atera zuten; eta, bestetik, AEBetan ohi diren
holiday gifts
edo oporretan aldizkariekin batera oparitutako liburu modura eskaini ziren Trumanen lan bi. Bata, 1956an idatzitako
A Christmas Memory
; bestea,
The Thanksgiving Visitor
(1968).
1960ko hamarkadaren azken aldian Lee Radziwill ezagutu eta Trumanen adiskide bihurtu zen. Hura
Jacqueline Kennedy Onassisen
ahizpa zen, aktore izan nahi zuen gaztea. Ordurako egin zituen lanak eskasak ei ziren eta kritikak ondo larrutua zen (horra
The Philadelphia Story
lanaren Chicagon taularatutako bertsioa). 1967an
Otto Preminger
zinemagilearen 1944ko
Laura
filmaren telebistarako egokitzeko eskatu zioten Capoteri, aipatu Lee Radziwillek antzez zezan. Emaitza halamoduzkoa izan zen.
Sasoi honetan
Palm Springs
zuen bizileku Capotek. Zurrutari ekin zion nabarmen, utzikeriara jota zebilen eta aldartea nahasi: 1950etik maitale zuen
Jack Dunphyrekiko
harremana gaiztotuz joan zen, eta lagun berriren bila jardun zuen. Gutxi idazten zuen, Paramount ekoizpen etxeak atzera bota zion The Great Gatsby eleberriaren zinemarako gidoia (1974), telebista saioetan usu mozkor agertzen zen... 1972an, eta Lee Radziwill lagun zuela,
The Rolling Stones
musika taldeak Ameriketako Estatu Batuetan zehar egin zuten kontzertu biran ibili zen kazetari,
Rolling Stone (aldizkaria)Rolling Stone
aldizkariak hala eskatuta.
Mick Jaggerrekin
haserretu ei zen, eta ez zuen bere lana bete.
1973an Capotek John O'Shea ezagutu zuen,
Long Islandeko
banketxe bateko zuzendariordea; idazle izateko irrika zuen O'Sheak, eta Trumanekiko harremana horra bideratua ei zuen. Garai hartako txutxumutxuetako bat izan bien arteko hartu-eman gorabeheratsua. Capoteren ondasunak ere O'Shearen jomugan zeuden, eta Trumanen lagun askok susmo handia hartu zioten bankariari idazlearen jabegoa gobernatzen hasi zenean.
Urtea
|
Izenburua
|
Oharrak
|
1943 inguru
|
Summer Crossing
|
Eleberria; 2005an argitaratuta, hilondokoan.
|
1945
|
"Miriam"
|
Narrazio laburra;
Mademoiselle
aldizkarian
|
1948
|
Other Voices, Other Rooms
|
Eleberria
|
1949
|
A Tree of Night and Other Stories
|
Narrazio laburren bilduma
|
1951
|
The Grass Harp
|
Eleberria
|
1952
|
The Grass Harp
|
Antzezlana
|
1953
|
Beat the Devil
|
John Hustonek
zuzenduriko filmaren gidoia
|
1954
|
House of Flowers
|
Broadwayko musikala
|
1956
|
The Muses Are Heard
|
Ez fikziozko lana
|
1956
|
"A Christmas Memory"
|
Narrazio laburra;
Mademoiselle
aldizkarian.
|
1957
|
"The Duke in His Domain"
|
Marlon Brando
aktorearen gaineko lana;
The New Yorker
aldizkarian;
Life Stories: Profiles from The New Yorker
(2001) lanean berriro argitara emana.
|
1958
|
Breakfast at Tiffany's
|
Eleberria
|
1960
|
The Innocents
|
Jack Claytonek
zuzendutako filmaren gidoia
|
1963
|
Selected Writings of Truman Capote
|
Testu antologia; fikzioa eta ez fikzioa
|
1964
|
|
Seventeen
aldizkarian ateratako narrazio laburra
|
1966
|
In Cold Blood
|
"Ez fikziozko eleberria"
|
1968
|
The Thanksgiving Visitor
|
Oparitan emateko liburutxoa, aldizkari batek sustatuta
|
1973
|
The Dogs Bark
|
Bidaietako kronikatxoak eta hainbat pertsonaiaren erretratuak
|
1975
|
"Mojave" eta "La Cote Basque, 1965"
|
Esquire
aldizkarian.
Basque
horrek jatetxe baten izenari egiten dio erreferentzia.
|
1976
|
"Unspoiled Monsters" eta "Kate McCloud"
|
Narrazio laburrak,
Esquire
aldizkarian
|
1980
|
Music for Chameleons
|
Fikzioa eta ez fikzioa. Artikulu laburrak.
|
1983
|
One Christmas
|
Oparitan banatzeko liburua
|
1987
|
Answered Prayers: The Unfinished Novel
|
Hilondokoan
|
1987
|
A Capote Reader
|
Lanen bilduma
|
2004
|
The Complete Stories of Truman Capote
|
Hogei narrazio labur biltzen dituen antologia
|
2004
|
Too Brief a Treat: The Letters of Truman Capote
|
Capoteren biografo Gerald Clarkek argitaratutako idazlearen korrespondentzia
|
2007
|
Portraits and Observations: The Essays of Truman Capote
|
Random House argitaletxea
|
Igela
argitaletxeak kaleratutakoak:
- Odol hotzean
(
In Cold Blood
). 1996. Itzultzailea:
Xabier Olarra
.
- "Ehun atsekabeen atea (Lau bidaia)".
- "Gabonetako ipuinak" (
A Christmas Memory
).
- "Eskuz landutako hilkutxak".
- "Kameleoientzako musika" (
Music for Chameleons
). 2000. Itzultzailea:
Xabier Olarra
.
Ibaizabal
argitaletxeak kaleratutakoak:
Elkar
argitaletxeak kaleratutakoak: