Wikipedia, Entziklopedia askea
True Romance
(
euskaraz
Benetazko Amodioa
)
1993ko
Tony Scott
ingeles
zinema zuzendariak
zuzendutako
amodio
eta
komedia beltzeko
thriller
film bat da. Gidoia
Quentin Tarantino
gidoigile eta zuzendariak idatzi zuen.
Christian Slater
,
Patricia Arquette
,
Dennis Hopper
,
Val Kilmer
,
Gary Oldman
,
Brad Pitt
eta
Christopher Walken
aktoreek antzeztu zuten.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Clarence (
Christian Slater
) gazte bakartiak bere urtebetze eguna betiko
Detroit
hiriko zinema areto batean
kung-fu
filmak ikusiz igaroko du. Aretoan dagoela, Alabama (
Patricia Arquette
) neska gazte eder eta ileoria ezagutuko du, eta bi gazteek elkarrekin pasioz beteriko gaua igaroko dute. Neska, berez, Clarencen nagusiak urtebetetze oparo gisa oparitutako emagaldua da. Halere, Clarencek neska prostituzioaren mundutik aldenduarazi nahiko du, baina horretarako Alabamaren gauzak jasotzera doanean neskaren txuloari (
Gary Oldman
) aurre egin beharko dio.