한국   대만   중국   일본 
Traganarru - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Traganarru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tragarroi bat Floridan .

Traganarrua edo tragarroia haize - zurrunbilo indartsua da, hodei -zutabe edo kumuluninbo baten azpitik irteten den hodei -kono alderantzikatu eta inbutu-formako gisa azaltzen dena, azpian itsasotik jasotako ur -tantaz edo lurretik jasotako hauts, harea edo zaborrez osaturiko anabasa bat eduki ohi duena [1] .

Normalean, ez dira oso indartsuak, tornadoak ez bezala, eta denbora gutxi irauten dute. Hala ere, nabigaziorako arriskutsuak izan dira oso.

Motak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Tornado motakoak.
  • Tornado motakoak ez direnak ( Trumoi-ekaitz gainbarrunbe batek sortuak)

Kokapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Gehienak tropikoetan jazo badira ere, batzuetan munduko beste lekutan jazo dira, adibidez, Euskal Herrian . Urtero Europan 160 traganarru ikusi dituzte.

Euskal Mitologian [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sakontzeko, irakurri: ≪ Traganarru (mitologia)

Traganarru itsas irelua da, bortitza eta generalki traganarruaren itxurarekin agertzen dena itsontziak eta pertsonak irensteko. Bere izenak adierazten duenez, traganarru edo itsas-arranpa edo ubilaren itxura hartzen du.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]