Wikipedia, Entziklopedia askea
Trafalgarko gudua
1805eko
urriaren 21ean
Trafalgar
lurmuturrean (
Cadiz
,
Espainia
) gertatutako
itsas borroka
izan zen,
Napoleondar gerren
barruan.
Frantziar
eta
espainiar
armadak baturik,
Ingalaterraren
armadaren
aurka eraso zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua. 3.500 pertsona inguru hil ziren borroka honetan, gehienak espainiar eta frantsesak. Hogeita zazpi gerraontzi britainiarrek,
Nelson almirantea
burua zutela, hogeita hamahiru frantziar eta espainiar gerraontzi garaitu zituzten,
Pierre Villeneuve
almirantea buru zutela. Frantziar-espainiarrek 22 ontzi galdu zituzten, britainiarrek bat ere galdu gabe.
Britainiarren nagusitasuna itsasoan, aurreko mendean zehar eskuratua, berretsi zuen garaipenak. Gainera, Nelsonek erabaki zuen ohiko estrategiatik aldentzea, eta, etsaien aurrean itsasontziak lerrokadura berean kokatu ordez (hala zeinuak errazago egiten ziren, zailagoa zen sakabanatzea eta jomuga garbiago zegoen), britainiarren itsasarmada txikiagoa bi lerrotan paratu zuen, etsaien ontziteriaren aurrean. Eta emaitzak ezinhobeak izan ziren.
Nelson borrokan hil zen, gerra heroi bihurtuta. Frantziar eta espainiar armada batuaren burua, Pierre de Villanueve atzeman zuten,
Bucentaure
ontziarekin batera.
Federico Gravina
espainiar almiranteak alde egin zuen ontziteriaren gerakinekin, eta hilabete batzuk geroago hil egin zen borrokako zauriak zirela eta.