Wikipedia, Entziklopedia askea
Tour de l'Aude
izenekoa
Frantziako
Aude
departamenduan
apirilean
ospatzen zen etapakako txirrindularitza proba bat zen.
1957
eta
1986
bitartean ospatu zen,
1963tik
1972rako
epean izan ezik, urte hauek barne. Proba honetan garaipen gehien lortu zituzten txirrindulariak
Francesco Moser
eta
Phil Anderson
izan ziren, bakoitzak bina garaipen lortuz.
1987an
Midi Libre-ko Sari Nagusiarekin
bat egin zuen, proba hau, era berean,
2003ko
edizioaren ondoren desagertu zelarik.
1986tik
2010
arte
Emakumezkoen Tour de l'Aude
izeneko proba bat ospatu zen, emakumezkoen txirrindularitza proben artean aste bete baino gehiagoko iraupena zuen etapakako proba gutxietako bat izan zelarik
Emakumezkoen Italiako Giroa
eta
Emakumezkoen Frantziako Tourra
edo Grand Bouclearekin batera.