Wikipedia, Entziklopedia askea
Touch of Evil
(
euskaraz
Gaiztakeri Ukitua
)
thriller
-filma da,
Orson Welles
estatubatuar
zinemagileak
1958an
zuzendua.
1956ko
Badge of Evil
eleberrian oinarritua dago.
Orson Welles
,
Charlton Heston
,
Janet Leigh
eta
Joseph Calleia
aktoreek antzetu zuten.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mike Vargas (
Charlton Heston
) eta Susan Vargas (
Janet Leigh
) mexikar polizia bat eta estatubatuar emakume batez osaturiko bikote ezkonduberria dira.
AEB
eta
Mexiko
arteko errepidean droga mafia gizon bat gidatzen zihoan auto batek istripua izan eta lehertzean ikustean, gertakizunaren berri emateko euren eztei-bidai eten beharko dute. Kasuak Vargas poliziak Hank Quinlan (
Orson Welles
) estatubatuar polizia lodikote eta ustelarekin elkarlanean ikertzera derrigortuaraziko du, hark erruduna dela uste duen mutil gaztea atxilotzeko asmoz, gezurretazko frogak sortzeko inongo zalantzarik ez du erakutsiko. Aldiz, Vargasek frogak benetazkoak ez direla jakin eta bere kabuz ikertzea erabakiko du, horreta ari dela, Quinlan bera eta mafiagizon mugalari talde bat hilketan kaka-nahastuak daudela jabetuko da.