Tonton Macoute
(
euskarazko
ahoskera:
Tonton makut
)
Haitiko
Francois Duvalier
(
Papa Doc
)
diktadorearen
inguruko gizonez osatutako talde paramilitarren izendapena da, talde hauek diktadurari euren sostengua eskeintzen zieten. Bere semea izan zen
Jean-Claude Duvalier
(
Baby Doc
) diktadoreak ere talde hauek bere mesederako eta boterea bereganatzeko erabili zituen. Euren jardunaldi osoan Tonton Macoute taldeek 150.000 pertsona erail edo desagertuarazi zituztela uste da, hauetako gehienak zibilak eta Duvalier aita-semeen erregimenen aurkariak.
Tonton Macoute
izendapenaren jatorria haitiar ipuin herrikoi batean oinarritzen da, ipuin honekin haurrak
Tonton Macoute
deituriko gizon baten ailegatzearekin beldurtuarazten dira (
euskarazko
Mamua
edo
Mozorroaren
gisako pertsonaia), usadio hau beste izen batzuekin munduko leku askotan errepikatzen delarik.
Hasiera batean
Papa Doc
zena
Paul Eugene Magloire
presidentearen aurkako erresistentziaren buru zen, beste intelektual haitiar batzuekin batera
Les Griots
egunkari
nazionalista
argitaratzen zutelarik. Papa Docek
vudua
sakonki ezagutu eta haren defendatzaile sutsua zen, egunkarian erlijio gisa aldarrikatu eta kolono amerikarren aurkako matxinadara dei egiten zuen. Garai hartan gobernuak
vuduaren
danbor sakratuak nahiz kultuzko objetuak erre egiten zituen, eta herritarrei
Eliza Katoliko Erromatarrarekiko
fideltasuna zineginaraztea behartzen zituen. Modu honetan Papa Docek usadiozko elkarte sekretuen laguntasuna bereganatzen hasi zen, honela bere alderdi politikoak
houngan
edo azti batzuen etxeak
1957ko
hauteskunde kanpaina prestatzeko egoitza gisa erabili zituen.
Papa Doc boterera ailegatzean Miliziako Komandante Nagusi gisa
Gonaiveseko
bokor (azti) beldurgarria zen
Zacharie Delva
jarri zuen, garai berean
vudua
"erlijio ofizial" moduan aldarrikatuz. Bere goardia pertsonala, nolabaiteko "polizia esoterikoa", Tonton Macoute zirelakoak ziren, euren izen ofiziala Seguritate Nazionalerako Bolondresak zen.
Erakunde hau hainbat milaka gizonez osatuta zegoen, eta aurkari politiko nahiz biztanleri zibilaren aurkako
Giza Eskubideen
bortxaketa sistematiko eta larriengatik ezagun egin zen (torturak, erailketak, bahiketak, extorsioak). Betaurreko ilunak eta azukre kana ebakitzeko erabili ohi ziren matxete luzeak eramateagatik nabarmentzen ziren, eta euren biktimak gune publikoetan denen eskarmentu gisa erakusteko zaletasuna ere erakusten zuten.
Erabateko bortxakeria, siniskeriak eta haitiar biztanlerian oso hedatua dagoen sorginkeria erabiltzen zuten, horregatik euren ekintzen aurkako oposizio txikia egon zen, honela Duvaliertarren diktadurari jarraipena emanaz. Egoera honi hainbat baldintzek lagundu zioten: alde batetik, bertako biztanlerian hedatuta zegoen kondaira baten arabera
Papa Doc
bera
Samedi Baroi
beldurgarriaren pertsonifikazioa zen, hau hilerrien jauna eta
loa
edo
vudu
jainko bat zen, eta bestaldetik, kanpoaldetik
Estatu Batuen
laguntza zuen, herrialde hartako gobernuak ez baitzuen Haitin
Kuban
bezalako erregimen komunistarik ezartzea nahi.
Tonton Macoute taldeko pertsonaia ospetsuenetako bat
Roger Lafontan
izan zen, hau urte askotan zehar mugimendu horren buru eta Duvaliertarren eskuineko eskua izan zen.
Jean-Claude Duvalierren erorketaren ondoren, macutismo izendapena korrupzioa, indarkeria nahiz aurkari politikoak eta biztanlegoarengan izuikara ezartzen duen edozein sistema politiko deskribatzeko erabili izan da.
Oraindik gaur egun ere talde hauen jardunek puri-purian jarraitzen dute: bertako mafien eta herrialdeko boteredunen defentsarako talde paramilitar gisa.