Tomoe Gozen
(
japonieraz
:
巴 御前
?
)
(¿
1157
?-¿
1184
?)
Japongo
samurai
gerlaria edo
onna bugeisha
bat izan zen,
Genpei Gerraren
garaian (
1180
-
1185
) nabarmendu zena.
Uste da Tomoe (izenak ‘zirkulu perfektua’ esan nahi du) Gozen
1157
urte inguruan jaio zela samurai familia batean, hori horrela, ohitura zen moduan, familiako emakume guztiak entrenatu ziren
naginata
erabiltzen, etxea babesteko beharrezkoa baitzen.
Tomoeren aita
Nakahara Kanet?
zen,
Minamoto no Yoshinaka
ren aitaordea ere izan zena (mutikoak bi urte zituenetik) eta Tomoeren ama Chizuru Gozen ere Yoshinakaren inude izan zen. Tomoeren aitak eta bere ni neba nagusiek Yoshinakaren aldekoak ziren (bi neba bere armadako jeneralak izan ziten).
[1]
Heike Monogatari
ren arabera:
≪
|
Tomoe (Gozen) oso ederra zen, azal zuria, ile luzea eta aurpegiera polita zeukan. Arkulari bikaina ere bazen eta oso ezpatari ona zen, deabru edo jainko bat bezain beste, bai oinez bai zaldiz. Zaldi basatiak trebezia handiz otzantzen zituen eta gai zen aldapa handietan zaldi gainean ibiltzeko, minik hartu gabe. Gudua gain-gainean zegoenean, (Minamoto no) Yoshinaka-k lehen kapitain gisa bidaltzen zuen, armadura astun bat jantzita, ezpata handi batekin eta arku sendo batekin; eta beste edozein gerlari baino adoretsuagoa zen.
|
≫
|
Tomoe
Gempei
gerretan borrokatu zen,
Taira
eta
Minamoto
klanen arteko bost urteko borroka izan zen gerretan.
1184an
Kioto
hiria hartu zuen
Kurikara
gudaldiaren ondorioz. Minamoto klanak garaitu zuenean, bere senar
Minamoto no Yoshinaka
konspirazioaz akusatu zuen
Kamakurako
sh?gun
ak,
Minamoto no Yoritomok
, eta, horregatik, Japongo enperadoreak estatuaren etsai izendatu zuen eta exekutatzea agindu zuen.
Iturri batzuen arabera, Tomoe Gozen
Awazu
gudaldian hil zen, 1184an, bere senarrarekin batera. Hala ere,
Heike kantuan
esaten da Tomoe Gozen izan zen bizirik iraun zuten bost
Kiso
etako bat eta esaten duenez, Tomoe Gozen ez zen Yoshinakaren emaztea, laguntzailea baizik.
Beste iturri batzuen arabera, aldiz, Tomoe Gozen
Wada Yoshimorik
garaitu zuen eta harekin ezkondu zen (eta senarra hil ostean, moja bihurtu zen.
Sekula ez da frogatu ahal izan Tomoe Gozen benetan bizi izan ote zen,
Heike kantua
n esaten denaz gain. Hala ere, bere emakume laguntzailearen hilobia bai aurkitu da,
Yamabuki Gozenena
, eta historialariek egiazkoak direla uste dute Heikeren kantuan kantatzen direnak.
Gozen
ez da abizena, baizik eta ohorezko titulua, gehienbat emakumeei emana eta gizon batzuei ere bai.
[2]
- ↑
Pennington, Reina. (2003).
Amazons to Fighter Pilots - A Biographical Dictionary of Military Woman..
2 Westport, Connecticut: Greenwood Press, 437?438 or.
ISBN
978-0-313-32708-7
.
.
- ↑
Bryant, Anthony J.
Modes of Address
.
Nihon Zatsuroku
: An Online Japanese Miscellany. March 27, 2004. Accessed 25 July 2009.