Wikipedia, Entziklopedia askea
Todo sobre mi madre
(
euskaraz
Nire amari buruzko dena
)
1999ko
Pedro Almodovar
espainiar
zinema zuzendari
,
ekoizle
eta
gidoigileak
zuzendu, ekoiztu eta idatzitako
film dramatikoa
da.
Cecilia Roth
,
Marisa Paredes
,
Candela Pena
,
Antonia San Juan
,
Penelope Cruz
,
Rosa Maria Sarda
,
Fernando Fernan Gomez
,
Toni Canto
,
Eloy Azorin
,
Fernando Guillen
eta
Carlos Lozano
aktoreek antzeztu zuten.
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria
eta zazpi
Goya Sari
irabazi zituen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Manuela (
Cecilia Roth
), Benjamin Torresen emaztea, denbora osoa Esteban semea (
Eloy Azorin
) zaintzen igarotzen duen ama da.
Madrilgo
ospitalean erizain da. Estebanen aitak Lola izena du eta transexuala da, halere Manuelak Estebani aitaren nortasuna zein den ez dio aipatu nahi. Estebanek "Nire amari buruzko dena" izeneko gidoia idazten ari da. Bere urtebetetze egunean bertan, Esteban eta bere ama antzezlan bat ikustera joan eta itzuleran mutila filmeko protagonista den Huma Rojo aktorearengana sinadura bat jaso asmoz hurbiltzen saiatzean bizia galduko du. Bere semearen heriotzaren ondoren, Manuela Lolari euren semearen istripua eta heriotzaren berri emateko
Bartzelonara
joango da. Han, semerik baduen ere ez dakin Lola topatu aurretik, bere laguna den Agrado emagaldu eta transexuala bisitatuko du. Agradorn bidez bere ahizpa Rosa (Penelope Cruz) ezagutuko du, azken hau
HIESa
izateaz gain, bere eta Lolaren haurra erditzekotan dago. Manuelak Humarentzat lan egiten hasi eta Rosa eta Humaren "ama" bilakatuko da. Rosaren hiletan, Manuelak Lolarekin topo egin eta ezagutzen ez zuen bere semeari buruzko dena azalduko dio. Amaieran, Manuela Rosa zenaren Esteban haurrarekin
Madrilera
itzultzen agertzen da.