Tintoretto
,
[1]
benetako izenez
Jacopo Comin
(
Venezia
,
1518ko
irailak 29
-
Venezia
,
1594ko
maiatzak 31
)
veneziako eskolako
margolari handienetako bat eta, beharbada,
Italiar pizkundeko
azken margolari handia izan zen. Dekorazioa ere landu zuen, eta
mosaiko
lanetarako proiektuak egin zituen. Gaztea zenean
Jacopo Robusti
ezizena jaso zuen, bere aitak
Paduako
ateak tropa inperialen aurka oso suhartsu defendatu baitzituen. Bere benetako abizena
Comin
zela berriki aurkitu zuen
Pradoko Museoko
Italiar Margolaritza departamenduko nagusi Miguel Falomirrek, eta
2007an
publiko egin zen, museo horretan eginiko Tintorettoren erretrospektibaren kariaz
[2]
.
Tizianoren
klasizismotik urrundu eta inspirazio eta indar handiagoko lanak egin zituen,
Manierismoaren
antiklasizismoa
Pizkundearen
dotoretasunarekin bateratuz. Perspektiba eta konposizio konplexuek, irudi guztiz bihurriek eta argiaren erabilera dramatikoak (argi apal batek hartzen ditu Tintorettoren obra guztiak, eta kolore biziagoek nabarmentzen dituzte irudi nagusiak gainerako elementuetatik)
barrokoko
artearen aurrekari bihurtzen dute. Margotzeko zuen energia bikaina eta grinagatik
Il Furioso
ezizena jaso zuen.
Mitologia
,
historia
,
alegoriak
eta
erlijioa
izan zituen gai nagusiak, eta erretratu bikainak egin zituen.
Azken afaria
,
San Markoren gorpuaren lekualdatzea
,
Egiptoko ihesaldia
,
Paradisua
eta
Gurutziltzatzea
ditu, besteak beste, obra nagusiak. Bestalde, Tintorettok guztiz bat egin zuen bere garaiko Veneziako gizartearekin,
XVI. mendearen
bigarren erdian askatasun zibil eta erlijiosoaren alde egin baitzuen.
XVIII.
eta
XIX. mendeko
artistek ez ikusia egin zioten, baina kritika modernoak ostera aitortu dio Tintorettoren obrari bere balio guztia, gainerako manieristenari bezala.
Jean-Paul Sartrek
zenbait
saiakera
idatzi zituen Tintorettori buruz.
Tintoretto
Venezian
jaio zen,
Veneziako Errepublikan
,
1518an
. Bere aita, Giovanni izenekoa, tindalaria zen. Hortik dator semeak jaso zuen Tintoretto ezizena,
tindalari txikia
edo
tindalariaren semea
esan nahi duena. Familia, jatorriz, Veneziatik 170 kilometro ingurura zegoen
Brescia
hiri-estatukoa
zen
[2]
.
Haurra zelarik, margolaritza odolean baitzeraman, tindategiko hormetan marrazten hasi zen. Bere aitak, honetaz oharturik,
Tizianoren
lantegira eraman zuen, artista izaten ikas zezan. Hau
1533an
gertatu zela uste da, Tizianok 56 urte zituenean. Honek, ordea, berehala bidali omen zuen lantokitik, ikasle gaztearen gaitasun artistikoaren inbidiaz edo, nonbait. Ez dirudi Tintorettok gaizki hartu zuenik, handik urte batzuetara, bere lantegiko goiburu, esaldi hau jarri baitzuen, gaztetan gehien kilikatu zuten artisten omenez:
Michelangeloren marrazkia eta Tizianoren margoak
.
1540
-
1550
urteetan lan asko egin zuen, bai partikularrentzat bai eliza eta monasterioentzat.
1548
aurreko lanetan nabari du
Parmigianinoren
pinturaren eragina, eta eragin horren ondorioz manierismora jo zuen bere bizitza osoan eta lan guztietan.
Toskana
,
Erroma
eta
Emiliako
joera
manieristengatik
interesatu zen, Venezian
Jacopo d'Antonio Sansovino
,
Francesco Salviati
eta
Andrea Schiavone
artistek zabaldu zituztenak. Berak ere bilakaera bera izan zuen, baina artista batzuen obran -
Veroneserenean
, esate baterako-, manierismoa eragin hutsa den bezala, Tintorettorenean sakona eta erabatekoa da, bere margokeraren joera nagusia baita. Tintorettoren obran irudien jarreragatik sortzen den tentsioak bizia ematen die espazioei. Margolanen konposizioan ezkerreko beheko angelutik goiko eskuinekora doan lerro diagonal bat nagusitzen da gehienetan. Horrek tentsioz kargatzen du eszena, eta suge kiribildu baten jarrera (
serpentinata
) hartzera behartzen ditu irudiak. Lehenengo garai jada guztiz manierista hartako lan nagusiak
Disputa di Gesu nel Tempio
(1542-43, Duomoko museoa,
Milan
) eta
Kristo eta emakume ezkon-nahaslea
(
Cristo e l'adultera
, 1546, Galleria nazionale d'arte antica,
Erroma
) ditu.
Badirudi
1547an
Erroman izan zela.
Michelangeloren
lana zuzenean ikusteak, eta Tintorettok berak zuen maisu handiaren marrazki eta molde bilduma aztertu eta lantzeak, eragin handia izan zuten haren aurrerantzeko lanetan. Handik aurrera, Tintorettoren margolanetan, irudia luzatzen da eta espazioak eta argiak beste esanahi erreal eta sinboliko bat hartzen dute. Hala argia, nola irudien jarrera, aldez aurretik aztertzen zituen bere lantokian
argizarizko
panpina txikiekin.
El Grecok
ere teknika bera erabiltzen zuen. Garai hartako bere maisulanetako bat
Oin garbiketa
(
Lavanda dei piedi
, 1547 aldean,
Pradoko museoa
,
Madril
) da.
1550
. urtetik aurrera sumatzen da Tintorettoren lanetan halako joera bat argia kolorearen baitan harrapatu (
tizianismoa
esaten zaio) eta paisajea hautemangarriagoa bihurtzeko. Garai horretakoak dira Scuolla della Trinitarentzat egin zituen
Hasierako Historiak
(Veneziako Akademiako Galeriak). Orduko beste lan batean,
Susana eta agureak
(
Susanna e i vecchioni
,
1557
aldean, Kunsthistorisches Museum,
Viena
), zeinak oreka miresgarria gordetzen baitu kolorearen eta argiaren artean,
Veronese
gaztearen margokeraren halako kutsu bat sumatzen da Susanaren gorputzaren gardentasun kristalezkoetan. Izan ere, Tintorettok asko miresten zuen Veronese, helduaroan egin zituen margolan handi, jendez beteetan argi ikus daitekeen bezala.
Nolanahi ere, Tizianoren eskolaren eragina nabarmena da, geroago ere, beste zenbait koadrotan. Horren adibidea
Judit eta Holofernes
izenekoa da (
1577
-
78
,
Prado Museoa
,
Madril
), non, koadroaren egitura guztiz logikoak, Tizianoren manierismoaren garaiko pintura gogorazten baitu.
1556tik
aurrera agindu zizkioten lehen lan handiak Palazzo Ducalerako:
Frederiko Bizar-gorriaren koroatzea
(1556) eta
Alexandro III.a Aita Santua enperadorea eskumikatzen
(
1562
). Bi lan horiek
1577ko
sutean galdu ziren.
1562
eta
1566
bitartean Tintorettok hiru oihal margotu zituen Scuola Grande di San Marcorako. Margolan horietan espazioaren disoluzioa gertatzen da,
Oin garbiketa
aipatuan jada sumatzen zena. Sail honetako margolanetako batean,
San Markoren gorpuaren berraurkikuntza
(
Trafugamento del corpo di san Marco
,
1562
-
66
, Brerako pinakoteka,
Milan
), arkitekturak eratzen duen espazioa tunel ilun bat bezalakoa da, non giza irudiak gorputza bihurrikatuz eta keinuka ageri baitira,
amesgaizto
batean bezala.
Berrogeita hamar lanetik gora lan egin zituen gero, pintura estilo horretan, San Rocco anaidiarentzat, haren elizako koroan eta
Scuola di San Roccon
. Erakunde hau karitate elkarte laikoa zen eta, garrantzi soziala eta politikoa irabazi ahala, Tintoretto bezalako pintore ospetsu bati lanak eskatzeko bezainbat ahalmen ekonomikoa izatea ere lortu zuen.
Scuola di San Roccorako
lehen oihaleko lanak
1564an
hasi zituen, eta ez zuen
1587a
arte bukatu azkena. Oihal horiek dira Tintorettoren helduaroko lanik hoberenak eta osoenak, marra laster urduriez eginak, dinamismoz betetako irudiekin eta perspektiba ausart zorrotzekin.
Lehenbizi
Nekaldiari
buruzko pintura multzo bat egin zuen Albergo aretorako, eta horien artean aipagarriena, dramatikotasun handikoa baita,
Gurutziltzatzea
da. Lehen solairuko aretoan, berriz,
Itun Zaharreko
pasarteak kontatzen dituzten margolanak egin zituen sabaian, eta
Kristoren
bizitzari buruzkoak hormetan,
1575
eta
1581
urte bitartean.
1582
. urtean beheko solairuko oihalak egiten hasi zen,
Ama Birjina
goraipatzen duten
Itun Berriko
pasarteekin.
Veneziako
dogo
edo dukeen jauregian (
1572
-
1573
,
Lepantoko gudua
) eta jaun handien jauregietan ere aritu zen lanean. Gai guztiak landu zituen:
mitologia
(
Vulcanoren sutegia
), historia eta alegoriak (
Aloisio Mocenigo dogoa Erredentzioa gurtzen
), eta erlijioa (
Santa Katalinaren martiritza
).
1577ko
sutearen ondoren, aurrez eginiko lan batzuk eraberritu zituen (
Nicola da Ponte dogoa mendeko hirien omenaldia hartzen
).
Obra guztiak berak bere eskuez egin zituen, lantegiko ikasleen ia laguntzarik gabe. Margolan horietan argi eta garbi ikusten da Tintoretto helduaren estiloaren bilakaera, pintura manieristaren goren unea, argi joko ikusgarriekin, bat-batean barreiatzen diren espazioekin,
suge
baten gisa eta behartuta kiribildutako irudiekin. Garai hartan ospe handia zuen Tintorettok, eta Tizianorena berarena, Veroneserena eta beste askorena gainditu zituen.
1580
. urtetik aurrera, ezin berak bakarrik lan guztiekin burutu eta lantegiko ikasleen laguntza baliatu zuen. Ordura arte, Scuola di San Roccoko margolanetan ikasleek (horien artean bere seme
Domenico
zegoen) ez zuten aukera handirik izan laguntzeko, maisuaren begirada zorrotzaren pean betiere. Handik aurrerako lanetan, berriz, nabarmena da kalitatearen beherakada, ikasleen parte hartze gehiegizkoagatik.
1588an
egin zuen Veneziako dukeen jauregiko azken margolana,
Paradisua
(
Paradiso
) munduko pintura koadro handienetako bat (22,6 x 9,1 m). Bere azken maisulana, berriz,
San Giorgio Maggioreko
basilikarako egin zuen:
Azken afaria
(
L'ultima cena
,
1592
-
94)
.
|
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
|
-
Emakumea bularra erakusten
,
1545
aldean
Prado Museoa
,
Madril
.
-
Kristo eta emakume ezkon-nahaslea
,
1546
-
48
Galleria Nazionale d'Arte Antica,
Erroma
.
-
Joan bataiatzailearen jaiotza
,
1554
aldean
Hermitage museoa,
San Petersburgo
.
-
Venus, Vulcano eta Marte
,
1555
aldean
Alte Pinakothek,
Munich
.
-
San Markoren gorpuaren lekualdatzea
,
1562
-
66
Gallerie dell'Accademia,
Venezia
.
-
Danae
,
1570
aldean
Arte Eder museoa,
Lyon
.
-
Egiptoko ihesa
,
1583
-
87
Scuola Grande di San Rocco,
Venezia
.
-
Azken afaria
,
1590
-
94
San Giorgio Maggiore basilika,
Venezia
.
- (Ingelesez)
Tintoretto
Encyclopædia Britannica Online
- (Ingelesez)
Gaston SORTAIS:
Il Tintoretto
Catholic Encyclopedia (1913)