Artikulu hau aginte-ikurrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Koroa
≫.
Tiara
hiru
koroa
dituen
mitra
garai bat da,
aita santuaren
ikur dena. Tiarak, arrautzerdi edo kono formako
birreta
batean datza, hiru koroez inguratua, eta bertatik bi zinta zintzilikatzen dira, mitran aurki daitezkeen
infulak
bezala. Bere izena ez da agertzen modu horretan
XII. mendea
arte.
Neurri hau,
X. mendetik
datatua dago, baina lehenago, ezagutzen zen Aita Santuak bere burua estaltzeko erabiltzen zuen apaingarri bat,
camelaucum
izenekoa, jada
VIII. mendean
aipatzen zena eta kasket zuri moduko bat zena,
lihozkoa
, hasieran erabilitakoa baina erabilera liturgikorik ez zuena..
XIII. mende
amaiera inguruan, aipaturiko tiararen koroa, (uztai sinple bat baino ez zena), hortzkatua edo izpitua zena, ondoren, loreztua izateko. Handik gutxira,
Bonifazio VIII.a
aitasantualdian, bigarren koroa bat gehitzen zaio, eta,
1310ean
, hirugarrena. Azken honekin,
Benedikto XII.aren
aitasantualditik hona mantendu da, honela, tiara hiru koroakin osatua geratuz.
Aita Santuen tiarak, aita santu guztiek erabili zituzten
Klemente V.agandik
Paulo VI.a
arte, azken hau,
1963an
koroatua izan zena. Paulo VI.ak koroaren erabilera utzi zuen
Vatikanoko II. kontzilioaren
ondoren, sinbolikoki,
San Petri basilikaren
aldarean utziz, baino ez zuen bere erabilera ezeztatu, bere ondoren egon diren hiru aita santuek koroatuak ez izatea erabaki zuten arren.
1981ean
, hungariar katolikoek
Joan Paulo II.a
aita santuari, bere erabilera pribaturako tiara bat oparitu zioten.
Gaur egun, tiarak, aita santuaren ikur izaten jarraitzen du,
Aulki Santuaren
eta
Vatikanoren
armarrian agertzen den bezala. Tradizioarekin hautsiz,
Benedikto XVI.aren
armarri pertsonalak ez du tiara tradizionala bere apaingarrien artean. Hau, mitragatik aldatua izan da, mitrak, aita santuaren tiara gogorarazten duen hiru maila dituen arren. Beste berritasun bat armarrian, aita santuaren
palioa
jartzea izan da, lehenago, aita santuen armarrietan sekula agertu ez dena.
Tiara,
apezpiku
mitra bat da, forma zurrunekoa, hiru koroa dituena, bakoitzak esangura bat duelarik.
- Goiko koroak Jainkoaren Zerbitzarien Zerbitzari bezala aukeratua izanaren loria irudikatzen du.
- Erdikoak, Jaungoikoak Petriri lurrean "lotu eta askatzeko" emandako boterea eta zeruan ere hala izango dena irudikatzen du
- Azkenik, behekoak Eliza Unibertsalaren buruzagia izatearen irakaspenaren eta elizarekiko duen boterea irudikatzen du.