Wikipedia, Entziklopedia askea
Thorstein Veblen
(
Manitowoc
,
Wisconsin
,
1857
–
Kalifornia
,
1929
) Estatu Batuetako ekonomialaria eta soziologoa izan zen. Estatu Batuetako erakunde sozialak eta ekonomikoak, eta haien oinarri psikologikoak, aztertu zituen. Orobat, lehen obretan bereziki,
Darwinen
bilakaeraren teoria, bizitza ekonomiko modernoari aplikatu zion, eta aitzindari izan zen teknikariek gizartean betetzen duten zeregina aztertzen. Veblenen ustez oinarrizko kontraesan bat da industriaren prozesu modernoaren eta negozio eta finantzen bide zentzugabeen artean, alegia, batetik gauzak eta bestetik dirua egitearen artean. Betiere, ekonomiari buruzko ideia horiek gizartearen beste alorretara zabaldu zituen (entretenimenduak, moda, erlijioa, kirolak, estetika), eta ospe handiagoa lortu zuen gizartearen kritikari gisa ekonomian baino; izan ere, ekonomialari askok kritika zorrotzak egin izan dizkiote, ekonomiaren teoria ortodoxoa kontuan hartzen ez zuelako. Beste askok, ordea, Veblenen ideia batzuen zorroztasuna eta originaltasuna azpimarratu izan dute. Ezaguna da
kontsumo arranditsua
ren kontzeptua sortu zelako. Kontzeptu horren arabera, bada alfer klase gutiz aberats bat bere ardura nagusia kontsumo arranditsua, hots, bistakoa, egitea dena aberatsa dela erakusteko.
[1]
- Theory of the Leisure Class
(1899,
Klase aberats alferraren teoria
),
- The Theory of Business Enterprise
(1904,
Enpresen teoria
)
- The Engineers and the Price system
(1921,
Ingeniariak eta prezioen sistema
).
- ↑
Horton, Paul B.. (1994).
Soziologia.
Euskal Herriko Unibertsitatea, 309 or.
ISBN
84-7585-642-X
.
.