한국   대만   중국   일본 
Thomas Bayes - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Thomas Bayes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Bayes

Bizitza
Jaiotza Londres , 1702
Herrialdea   Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Royal Tunbridge Wells (en) Itzuli1761eko apirilaren 17a  (58/59 urte)
Hobiratze lekua Bunhill Fields Burial Ground (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Edinburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria , estatistikaria , klerikoa eta filosofoa
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Presbiterianismoa

Thomas Bayes ( Londres , 1702 - Tunbridge Wells, Kent , Ingalaterra, 1761eko apirilaren 7a ) britainiar matematikaria izan zen. Ikasketak etxean egin zituen, irakasle pribatuekin; haietako bat Abraham de Moivre matematikaria izan zela esaten da. Bere aita artzain ez-konformista (anglikanoa ez zen eliza protestante batekoa) zen, eta 1720ko hamarkadaren hasieran bera ere arima artzain-lanetan hasi zen bere herriko kapera presbiterianoan. 1752an utzi zuen kargua. Bere probabilitatearen teoria Londresko Errege Elkarteko Philosophical Transactions aldizkarian argitaratu zuen 1764an, Essay towards solving a problem in the doctrine of chances ( Zoriaren dotrinako problema baten ebazpenari buruz ) artikuluan. 1742an Errege Elkarteko kide hautatu zuten, nahiz eta ordu arte matematikari buruzko lanik ez zuen argitaratu; izan ere, bizitzan zehar ez zuen berak izenpetutako lanik argitaratu. 1781ean Laplacek Bayesen ondorioak onartu zituen; geroago, Condorcetek aipatu zituen, baina ahaztuta geratu ziren harik eta Boolek Laws of Thought ( Pentsamenduaren legeak ) liburuan azaldu zituen arte. Ordutik aurrera, Bayesen teknikek eztabaida ugari sortu zuten matematikaren munduan.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]