Wikipedia, Entziklopedia askea
The Return of Frank James
Fritz Langek
1940an zuzendutako lana da,
20th Century Foxek
ekoiztua.
Henry Fonda
eta
Gene Tierney
izan ziren antzezle nagusiak. Aurreko urtean
Henry Kingek
egindako
Jesse James
filmaren jarraipentzat aurkeztu zuten, eta berorren amaiera erabili zuten Langen pelikularen hasieran. Nahiz eta
Darryl F. Zanucken
enkargua izan, Langek proiektua bere egin zuen hasieratik, eta bere filmetan erakutsitako pertsonaien izaera moduak lan honetan ere islatuko dira: Frank James (Henry Fonda) errudun izan barik, aurre egin beharko die hainbat eta hainbat ezbeharri. Gene Tierneyren aurreneko lana izan zen eta Langen estraineko saioa western generoan.
[1]
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
|
Bob Ford (
John Carradine
) gaiztoak
Jesse James
hil egin du atzetik tiro eginez. Epaitua, libre atera da. Frank Jamesek anaiaren hiltzailea jazarri egingo du, tartean hainbat gertaerak mendekua atzeratu egiten badute ere.
- ↑
Casas
, Quim.
Fritz Lang
. Ediciones Catedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 143-147 orr.