Wikipedia, Entziklopedia askea
The Public Enemy
(
euskaraz
Herriaren Etsaia
)
1931ko
William A. Wellman
estatubatuar
zinema zuzendariak
zuzendutako
zinema beltzeko
ekintza
filma bat da.
John Bright
eta
Kubec Glasmon
gidoigileen
Beer and Blood
(
Garagardoa eta Odola
) istorioan oinarritua dago.
James Cagney
,
Jean Harlow
,
Edward Woods
eta
Joan Blondell
aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau
gangster
generoko klasikoetako bat da,
Lege lehor
garaian girotua dago, filma bera filmatu zen garaia.
Argumentu onenaren Oscar Sariaren
izendapena jaso zuen, nahiz eta azkenean saria
The Dawn Patrol
(
Egunsentiko Patruila
) filmak irabazi izan.
Filma honek
James Cagney
mundu mailako izar ospetsu bilakatu zuen, bai eta gangster eta gaizto paperean finkatu eta antzezpen oso sinisgarria ere egin zuen. Bestalde, filma honetan Cagneyren pertsonaiak bere neskalagunaren aurpegia pomelo batekin zakarki jotzen duen eszenak polemika sortu eta filmareen eszenarim ospetsuena bilakatu zen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lege lehorrari
esker hasiera batean erdipurdiko kriminala den Tom Powersen (
James Cagney
)
gangster
bat bilakatu arteko gorakada azaltzen da, lanbide honetan bere haurtzaroko adiskidemin Matt Doylen (
Edward Woods
) laguntza izango du. Tom boterea eta diru usainak erakarrita negozio zikin eta ilunetan barneratuko da.