Wikipedia, Entziklopedia askea
The Prestige
(
euskaraz
Ospea
)
2006ko
Christopher Nolan
estatubatuar
zinema zuzendari
eta
ekoizlearen
drama
filma bat da.
Christopher Priest
eleberrigilearen izenburu berdineko
The Prestige
eleberrian oinarritua dago.
Hugh Jackman
,
Christian Bale
,
Michael Caine
,
Scarlett Johansson
,
Rebecca Hall
,
Andy Serkis
eta
David Bowie
aktoreek antzeztu zuten. Bitxikeria gisa,
David Bowie
musikari eta aktoreak
Nikola Tesla
asmatzaile ospetsuaren papera antzeztu zuen.
Gaiari dagokionez, urte berdinean estreinatutako
The Illusionist
(
Ilusionista
) filmarekin antzekotasuna du.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1890eko hamarkada
,
Londres
, jendeak magoak idolotzat zituen garaian, bi ilusionista gazteek ospea lortzeko helburua dute. Robert Angier (
Hugh Jackman
) sofistikatua, artista fina da, aldiz, Alfred Borden (
Christian Bale
) zakar eta garbizalea, genio sortzailea, baina jendaurrean bere magia ideia berriztatzaileak gauzatzeko ez du trebeziarik. Hasiera batean, bi gazteak adiskideak eta elkarren arteko miresmena dute. Halere, biek sortu eta burutu beharreko truku onenak hutsegitean, elkarren arteko etsai adiskidetuezinak bilakatuko dira: batak bestea nola edo hala gainditzen saiatuko da, bai eta hondamendira eramaten ere. Trukuz-truku, ikuskizunez-ikuskizun, bien arteko mugarik gabeko lehia latza gauzatuz joango da.