Wikipedia, Entziklopedia askea
The Mechanic
(
euskaraz
Mekanikaria
)
2012ko
Simon West
estatubatuar
zinema zuzendariak
zuzendutako
ekintza film
bat da.
Jason Statham
eta
Ben Foster
aktoreek antzeztu zuten.
Charles Bronson
aktoreak antzeztutako
1972ko izenburu berdineko filmaren
berregokitzapena da.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Arthur Bishop (
Jason Statham
) kode zorrotza eta bere biktimak modu garbian hiltzeko talentu bikaina duen eliteko hiltzaile profesionala da. Bere adiskide eta irakasle Harryren (
Donald Sutherland
) hilketak bere metodoak berrikustera derrigortuko dute, batez ere Harryren semeak, Steve (
Ben Foster
), aita mendekatzeko asmoz laguntza eskatzen dionean. Bishopek Harry entrenatzen hasi eta bere teknika hilkorrak irakatsiko dizkio, baina gezurrek eta engainuek bien arteko aliantza Bishopek burutu duen inoizko hanka-sartze handienetako batean bilakatuko dute.