Wikipedia, Entziklopedia askea
The Lost Weekend
(
euskaraz
Asteburu Galdua
)
1945eko
Billy Wilder
austriar-estatubatuar
zinema zuzendariak
zuzendutako
drama
filma bat da.
1944ko
Charles R. Jackson
idazlearen
The Lost Weekend
eleberrian oinarritua dago.
Ray Milland
,
Jane Wyman
,
Philip Terry
eta
Howard Da Silva
aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako
zazpi izendapen lortu zituen, lau irabaziz:
Film onenaren Oscar Saria
,
Zuzendari onenaren Oscar Saria
(
Billy Wilder
),
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
(
Ray Milland
) eta
Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
(
Billy Wilder
eta
Charles Brackett
).
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sei egunez jazotako gertakizunak agertzen dira, ostegunean hasi eta astearteraino.
Don Birnam (
Ray Milland
) idazle alkoholikoak zurrutari uzteko bere anaia Wickekin (
Phillip Terry
) asteburua igarotzera doa. Donen neska-laguna den Helen (
Jane Wyman
) haietaz agurtzeko iritsi eta kontzertu baterako bi sarrera dituela aipatuko die. Donek Wyckeri bere neska-lagunarekin kontzertu horretara joan dadila eskatuko dio, bitartean bera taberna batera joan eta etxera itzuli eta edanean jarraitzeko bere anaiarekin hartu behar zuen trena nahitan galduko du.
|
---|
1927/28?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?gaur
| |
---|