Wikipedia, Entziklopedia askea
The Great Gatsby
(
euskaraz
Gatsby Handia
)
2013ko
Baz Luhrmannek
zuzendutako
amodiozko
thriller
film bat da.
1925eko
Francis Scott Fitzgerald
idazlearen
Gatsby Handia
eleberrian oinarritua dago.
Leonardo DiCaprio
,
Tobey Maguire
,
Carey Mulligan
,
Joel Edgerton
,
Isla Fisher
eta
Jason Clarke
aktoreek antzeztu zuten, bestalde
Bollywoodeko
Amitabh Bachchan
aktoreak film honetan bere
Hollywoodeko
lehenbiziko antzezpena egin zuen.
Oscar Sarietarako
bi izendapena jaso eta biak irabazi zituen:
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
(
Catherine Martin
eta
Beverley Dunn
)
Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
(Catherine Martin).
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1922
,
New York
hiriko goi mailako gizartean Jay Gatsby (
Leonardo DiCaprio
) nabarmentzen hasiko da. Gizon misteriotsu, erakargarri eta aberatsa, ondorioz hiriko aberats eta boteredunak Gatsbyk
Long Islanden
duen etxalde handiko festetan ohikoak izatea ekarriko du. Gatsby duela urte batzuk aldegiten utzi zion bere laztanarekin obsesionatua bizi da, Daisy Carraway (
Carey Mulligan
). Haren amodioa berreskuratzeko asmoz, bere bizilagun berria den Nick Carrawayrekin (
Tobey Maguire
) adiskidetuko da, hain zuzen ere, Daisyren lehengusua.