Wikipedia, Entziklopedia askea
The Borrowers
(
euskaraz
Maizterrak
),
1997ko
Peter Hewitt
ingelesak zuzendutako
fantasiazko
komedia
film bat da.
Mary Norton
idazlearen
1952ko izenburu berdineko haur eleberrian
oinarritua dago.
John Goodman
,
Jim Broadbent
,
Celia Imrie
,
Mark Williams
,
Hugh Laurie
,
Bradley Pierce
eta
Tom Felton
aktoreek antzeztu zuten.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Borrowers
("Maizterrak") 6,5 zentimetroko garaiera eta gizakiek inoiz ikusi ez dituzten izaki nimino zuhur, isil eta ausartak dira. Pod (
Jim Broadbent
) eta Homily Clock (
Celia Imrie
) senar-emazteak eta Arrietty (
Flora Newbigin
) eta Peagreen (
Tom Felton
) seme-alabak Lender gizaki familia bizi den etxebizitzan "maileguan" eta lasai bizi dira.
Egun batez, Arrietty ausartak abentura bati ekitea erabaki eta Pete Lender (
Bradley Pierce
) mutikoak atzemango du, biak adiskidetu eta mutikoak Arriety etxearen jabea den Mary izeba zaharra zendu berri dela, eta haren testamentua agertu ez denez, eraikina uztera derrigortuak daudela azalduko dio. Arrietty eta Pete testamentua topatzeko abentura harrigarri bati ekingo diote, honela, etxea erautsi nahi duen Ocius Potter (
John Goodman
) abokatu zitalaren asmoa zapuzteko helburuz.