Wikipedia, Entziklopedia askea
Thai Airways International
Thailandiako
konpainia nagusietakoa da eta konexio-gunea Bangkok hiriburu thailandiarrean du. 1960an sortu zen eta lehenengo hegaldia maiatzaren 1ean egin zuen. Bangkoketik abiatzen ziren Asiako bederatzi helmuga herrialdetara zituzten hegaldiak. Lehenengo kontinentearteko zerbitzuak Australiara eskaini zituzten 1971n, eta ondoren Europara hurrengo urtean. Ipar Ameriketarako zerbitzuak 1980an hasi ziren.
1997ko maiatzaren 14an Thai Airwaysek
Lufthansa
,
Air Canada
,
Scandinavian Airlines System
eta
United Airlinesekin
batera, munduko lehen aire-linea aliantza,
Star Alliance
, sortu zuten. Gaur egun, Star Alliance taldearen parte da eta Asiako aire-linea handiena eta erabiltzaileen artean gogokoena da. Europako konexio-gunea
Frankfurteko aireportuan
du eta jabea
Lufthansa
aire-linea alemaniarra da.
2000. urtean zehar zerbitzuak Chengdu, Busan, Chennai, Xiamen, Milan, Mosku, Islamabad, Hyderabad, Johannesburgo eta Oslora zabaldu zituen.
2006an, operazio gunea
Suvarnabhumi aireportu
berrira eraman zuen.
2010ean, 50. urteurrenarekin, aire-linearen etorkizunerako plan berria moldatu zuten, orduko zerbitzuak hobetu eta hegazkinen flota berritzeko.
Konpainiak hegaldi komertzialetan
bioerregaiak
erabiltzen lehenengoa izatea espero du, Asian. Ekimena 2011ko abenduan probako hegaldi batzuekin,
Corporate Social Responsibility
programaren barnean . Ahalegin horrekin, eskualdeko bidaietako
karbono dioxidoaren
isuria gutxitzea lortu nahi du.
|
---|
Kide sortzaileak
| |
---|
Kideak
| |
---|
Kide afiliatuak
| |
---|
Loturiko kideak
| |
---|
Etorkizuneko loturiko kideak
| |
---|
Kide ohiak
| |
---|