Tennessee

Koordenatuak : 36°N 86°W  /  36°N 86°W  / 36; -86
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tennessee
  Ameriketako Estatu Batuak
Administrazioa
Estatu burujabe   Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2 US-TN
Hiriburua Nashville
Tennesseeko gobernadorea Bill Lee (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 36°N 86°W  /  36°N 86°W  / 36; -86
Azalera 109.247 km²
Mugakideak Arkansas , Missouri , Kentucky , Virginia , Ipar Carolina , Georgia , Alabama eta Mississippi
Punturik altuena Clingmans Dome (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 6.910.840 ( 2020ko apirilaren 1a )
310.541 (2015)
Dentsitatea 63,26 bizt/km²
Etxebizitzak 2.639.455
Hizkuntza ofiziala ingeles
Ordu eremua Ekialdeko Ordu-eremu eta Erdialdeko Ordu Estandarra
tn.gov

Tennessee ( ingelesez t?n??siː ahoskatua; txerokieraz : ???) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdiekialdean kokatua. Estatuko hiriburua Nashville da eta hiri nagusia Memphis . Guztira 5.5 milioi biztanle inguru ditu.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Iparraldean, Kentucky eta Virginia ; ekialdean, Ipar Carolina ; hegoaldean, Georgia , Alabama eta Mississippi ; mendebalean, Mississippi ibaiak banatzen du Arkansas eta Missouritik mugak ditu. Klima kontinentala du.

Hona hemen estatuko hiri nagusiak 2010eko erroldaren arabera: [1]

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ekialdean baso ustiakuntza eta abere hazkuntza ( behi azienda), eta mendebalean nekazaritza ( artoa , tabakoa eta kotoia ) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda); industria 1950. urtean hasi zen garatzen eta mea baliabideetan ( ikatza , burdina , zinka , kobrea , fosfatoak ); elektrizitate ekoizpenean ( zentral hidroelektrikoak , zentral nuklearrak ), eta metalurgia , kimika industria, ehungintza, papergintzan oinarritzen da.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1541. urtean Hernando de Soto espainiarrak esploratu zuen lehenengoz. 1763. urtean Britainia Handiaren mendean geratu zen, eta 1770-1780 bitartean sortu ziren lehenengo herriak. 1796. urtean Estatu Batuetako hamaseigarren estatu bihurtu zen. 1861. urtean, Banakuntzarako gerran , banatu zen, eta 1866. urtean Estatu Batuen barnean onartu zuten berriro. Ku Klux Klanen sorlekua izan zen (1865).

Tennesseetar ezagunak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]