Wikipedia, Entziklopedia askea
Caracaseko teleferikoa (Venezuela)
Teleferiko
kableetatik
zintzilik airean ibiltzen diren bagoiez osaturiko
garraiobidea
da. Teleferikoa, bestelako garraiabideak erabili ezin diren toki malkar bihurrietan, jendea nahiz gaiak garraiatzeko erabiltzen da. Lehengaiak (
ikatza
,
egurra
,
nekazaritzako
gaiak eta bestelakoak) garraiatzeko oso erabilia da; hala ere, azken urteetan garrantzi handia hartu du jendearen garraiabide gisa,
neguko kirolak
direla eta, asko hedatu baita. Teleferiko batek parte edo atal nagusi hauek ditu: kableak, kableei eusteko dorreak, geltokiak, motorrak eta bagoiak. Kableak ondo tenkaturik egoten dira; haien eginkizuna bagoiei airean eustea eta abiapuntutik helmugara eramatea da. Eusteko dorreen eginkizuna kableei eustea da eta ibilbidea bideratzea, horregatik ibilbidean zehar hainbat dorre izaten dira tarteka jarrita. Geltokiak ibilbidearen bukaeran goian, tartean eta hasieran behean izaten dira; hasierako edo bukaerako geltokian kablea mugiarazten duen motor eragilea eta segurtasuneko motorra egoten dira; tarteko geltokiak, berriz, norabide aldaketa handiak egin behar diren tokietan jartzen dira.
Bagoiak lurretik ibiltzen direnean
funikular
du izena.